Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gainbegiratu2 (Egungo testuen corpusean 3.220 agerraldi, aditzarenak barne) 1 iz gaingiroki begiratzea. ik gainbegirada.

Definizio nagusien gainbegiratu honek ongi erakusten du zergatik den horren arazotsua adierazgarritasunaren kontzeptua. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 260. orr.

Mendebaldeko artearen historiaren gainbegiratu gisako bat. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 176. orr.

Irudiaren ikusleaz dauden ikuspegi nagusien gainbegiratu labur honek erakusten duena. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 123. orr.

Mutil gazteak gainbegiratu urduria bota zion besaulkian eserita [...] zegoen neskari. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 31. orr.

2 gainbegiratua egin

Egurrei gainbegiratua egin eta anaia Patxiren entrenamendu gunera sartu eta berotzen hasi aitzin finalaz jardun du. Berria - Kirola   2004-02-28

Kimika aldizkari bati gainbegiratua egiten zion bitartean. Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho - 96. orr.

Saioa bihar izango da 22:15ean Herri Antzokian eta ordubete inguruan mende baten gainbegiratua egingo dute. Berria - Kultura   2004-09-23

Gaur Bilbon gainbegiratua egingo dio bere ibilbideari: “Hit bihurtu ziren abestiak eta Linek kaleratutako diskoetako kantuak uztartuko ditut”. Berria - Kultura   2004-02-19

Aski da bi itzulpenei egindako gainbegiratua poesiaren itzulpenak areagotu egiten duen arazo batez jabetzeko. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 183. orr.

· Gainbegiratu bat egiten die han daudenei. Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof - 45. orr.

Besteek hamaiketakoa egiten zuten bitartean, nik gainbegiratu bat egin nahi izan nion egunkariari. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 129. orr.

Txitxikovek gainbegiratu bat egin zion zerrendari. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 160. orr.

3 gainbegiratua eman

Estatistikei gainbegiratua emanda, bi taldeak dira falta gehien egin dutenak Magnus Kopan. Berria - Kirola   2004-01-20

Kontzertuan, Bilboko Orkestra Sinfonikoak gainbegiratua emango dio Bernaolaren ibilbideari, Juanjo Mena zuzendariaren eskutik. Berria - Kultura   2004-10-27

· Izugarri atsegin nuen kirol-egunkari eta aldizkariei gainbegiratu bat ematea. Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon» - 130. orr.

· Bere gorputzari gainbegiratu azkar bat eman ondoren. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 87. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gainbegiratu bat (18); gainbegiratu bat egin (3); gainbegiratu bat egiten (3); gainbegiratu bat eman (3); gainbegiratu bat ematea (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus