Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oinazpi 1 iz oinaren azpia.

Oinazpian zafirozko lauzaz eginiko solairua bezalakoa zuen. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 147. orr.

Agureak berriro oinetako behatz muturrekin ukitu zuen neskatoaren larruazal lodiko oinazpia. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 112. orr.

Neskatoaren hanka bat ukitzen saiatu zen oinazpiarekin. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 56. orr.

Zerrautsak lohi mehe bat osatua du oinazpietan. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 201. orr.

Seinale handi bat agertu zen zeruan: emakume bat, eguzkiz jantzia, ilargia oinazpian eta hamabi izarreko koroa buruan. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 67. orr.

Kristok errege izaten jarraitu behar baitu, Jainkoak etsai guztiak haren oinazpian ipini arte. Elizen arteko biblia   1 Ko 15,25

Elkarri neurtu genizkion oinazpien luze-zabalak. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 366. orr.

Eskuak eta oinazpiak maskurturik eta ikorzirinez josirik. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 573. orr.

Errepide zaharretan su hartzen du hautsak gudarien oinazpi kailutuetan. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 134. orr.

2 irud/hed

Harkaitzaren oinazpira nau jasoko. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 383. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

etsaiak oinazpian jartzen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus