Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

saneatu, sanea(tu), saneatzen 1 du ad saneamendua egin. ik sanotu 2; drainatu.

Ibai hura kanalizatuz saneatu dituzte bazterrak, zingira kiratsuak larre naro bilakaturik. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 220. orr.

172 milioi euro baino gehiago erabiliko ditu Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendurako Sailak Gipuzkoako ibaietako arroetan ertzak lehengoratzeko, uholdeei aurre egiteko eta ingurua saneatzeko lanak egiteko. Berria - Euskal Herria   2006-02-17

2 pertsona edo enpresa baten ekonomia edo ondasunak egoera onean jarri.

Norvegiarrek 50 milioi euro pagatuko dituzte beren zatiaren truke, eta Alstomek, berriz, 350 milioi inbertituko ditu finantza egoera saneatzeko. Berria - Ekonomia   2006-01-05

2000an, kinka larrian zegoela, Moulinexek bat egin zuen Brandt saneatuarekin, baina biren bat egiteak ez zuen porrota eragotzi. Berria - Ekonomia   2004-07-02

3 sanotu.

Lege unibertsala da hori: jarri saski batean sagar sano batzuk eta ustel bakar bat: sanoek, gehiago izanik ere, ez dute saneatuko ustela: ustelak ustelaraziko ditu sanoak. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 133. orr.

Zabal leihoak, etxeko bazter denak argiz eta airez saneatzeko. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 19. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus