Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

parekidetasun 1 iz parekidea den egoera edo erlazioa.

Denon artean parekidetasunean oinarritutako eredu berri bat sortu behar dugu, non elkarren osagarri izango garen eta elkarri lagunduko diogun. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 300. orr.

Harremana berdintasunean eta parekidetasunean oinarritu eta prebentzio neurriak hartu ondoren, gero jolasean egitea besterik ez da. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 300. orr.

Ustezko parekidetasunaren seme-alabak garenoi, gazteoi, zailtasun handiak ezartzen dizkigute zapalketa ikusteko. Berria - Euskal Herria   2006-03-07

Parekidetasuna lortzeko neurrien harira aurkeztu zituen proposamenok Enplegu idazkari Valeriano Gomezek, atzo. Berria - Ekonomia   2006-02-07

2 (sexuen artekoa) ik paritate.

Emakumeon egoeraz dugun iritzia plazaratu, Euskal Herrian sexuen arteko parekidetasuna sustatzeko dugun proiektuaren berri eman eta horiek guztiak hiru administrazioren pean dagoen herri batean nola gara daitezkeen azaldu diegu. Berria - Euskal Herria   2004-04-16

Gizonezko eta emakumezkoen arteko parekidetasuna bermatzeko bitartekoak jarri behar direlako. Berria - Euskal Herria   2006-03-29

Jasaten dugun sistema patriarkal eta kapitalistak ez du benetako parekidetasuna bermatzen. Berria - Euskal Herria   2004-02-10

Generoen parekidetasunean oinarriturik, ikasle askeak heziko dituen eredu baten alde egin dute.Berdintasunerako Legeak hainbat betebehar ezartzen ditu, batez ere herri administrazioari eta alderdi politikoei dagozkienak: hauteskunde zerrendetan parekidetasuna, Eusko Jaurlaritzako gobernuko eta Diputazioetako gobernuetako arduradunen kopuru jakin bat emakumeak izatea... Berria - Euskal Herria   2006-03-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

parekidetasuna lortzeko (3); sexuen arteko parekidetasuna (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus