Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sanidade1 iz sanotasuna.

Edukazio gehiago dute xiudadekumeek [...] baina guk gehiago estimatzen dugu sanidadea, hain maite dugun herri-giroko sanidade hori, baina zoaz zu xiudadanoari sanidadea aipatzera: ministerio edo garbiketa zerbitzuren batekin zer ikusia duen zerbait delakoan geldituko da gaixoa. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 167. orr.

Eta badakit badela pesimismo modu bat ("onenak emanda gatxaudek, eta txarrenak hartzeko" dioenarena, adibidez), esperantzadun optimismo etsiaren aldean, beste sanidade bat adierazten duena edo dakarrena, beste grazia bat, indar bat, beldurrik eza eta kasik bizipoza ere bai. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 134. orr.

Zerga eta pagakizun guztiak dira badaezpadakoak, egia, baina herri-jendeak asmatutako txakil-ardo izeneko zerga popular honek, esango nuke baduela sanidade bat, jakinduria bat eta arrazoi eder bat: azpiko arrazoi zatar bat agerrarazten duen arrazoi eder bat. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 94. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus