Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xixta (orobat sista g.er.) 1 iz adkor zizta.

Gau ta egun zimitzak ezin larrutik kenduz ari ziren, beti handik xixta, hemendik xixta, ez zitzaketen gehiago jasan. Tripan, hor, halako xixta bat. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 80. orr.

Xixta horiek egin zauriak olioak bitza guri. Herria   2001-05-10

Badu bere grazia, bere edertasuna, bainan ere zenbat eta zenbat xixta! Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor - 40. orr.

Gérard-ek azken ohar hori xixta samin bat bezala hartzen du eta Kattalini ez dio barkatuko. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 161. orr.

-Eta uste duzu behar direla artetan xixtak eman? Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 29. orr.

Barkamenduak galdatzen diozkatet ez bainuke nahi ene omorezko xixtak kalterik ekar dezan egiten duten lan baliosari. Herria   2002-09-12

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Paludismoada Afrikako bigarren eritasuna, malaria ere deitzen dena, uli xixta batetik heldu dena eta gibela pozoindatzen odolaren medioz, sukarrak emanez, eta buruko minak eta beste doloreak. Herria   2005-07-07

Ondotik zer bihotz xixta ur untzitik Buenos Aires ikusi dugularik! Herria   2005-05-26

Liburuaren aurkeztean, Jean Louis Davant-ek lehenik eskertu ditu Elkar argitaletxea bistan da, baita ere lan berri horren egiten, akulu xixtaren gisa, sustatu duen Xabier Mendiguren bere adiskidea. Herria   2003-11-20

3 lehen xixtan lehen unean. ik xixtako 3.

Lehen xixtan, harritu nintzen. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 180. orr.

Lehen xixtan endelegatu ez zuen isiltasun dorpea hedatu zen ostatuaren barnean. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 46. orr.

Autoak non-nahi, eskualde orotarik heldu, denak presatuak eta lehen xixtan zure gainera jauzi egiteko prest! Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 59. orr.

Eta gerlak abantail bezenbat makur ekarri deie lehen xixtan bederen. Herria   2003-04-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lehen xixtan (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus