Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sanitario 1 izond osasunari dagokiona.

Kontrol sanitarioa izango du eta medikuek gomendatuta hartu ahal izango da soilik. Berria - Harian   2005-04-17

Sagarnoaren ateratzea beste ofizio bat da, horretarako formakuntza beharrezkoa da bio kimikan, baitira ere araudi sanitario biziki zorrotzak. Herria   2005-05-19

Lan egin behar dugu haurdunaldia egoera sanitario egokienetan eten dadin. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 111. orr.

Hilerri guztiek bete behar dituzten baldintzak zehaztu ditu, hala nola ingurumenean eta osasun publikoan arriskurik ez izateko baldintza higieniko eta sanitarioak betetzen dituela. Berria - Harian   2005-02-23

Beraz, tarte luze baterako eskarmentua bermatu beharko dute gehigarri ekoizleek, populazioaren egoera higieniko-sanitarioa zaintzeko, elikagai jakin bat kalera aitzinetik. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 46. orr.

Plan Sozio-sanitarioa tresna garrantzitsua izango da. Berria - Harian   2005-12-24

2 iz osasun-langilea.

Zain zeuden sanitarioek eta guardia zibilek berehala sarrarazi omen zuten anbulantzian. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 221. orr.

Egun hartan bonbardaketa jasan zuen Bartzelonak, eta hartan lanpetuta zeuden sanitarioak. Jokin Urain   «Errotarria» - 66. orr.

Arrisku gehien dutenak sanitarioak dira, gizarte zerbitzuetan lan egiten dutenak, jendearen aurrean lan egiten dutenak komertzio txikietan adibidez, irakaskuntzan dihardutenak. Berria - Ekonomia   2004-06-02

Enpresek soldata igoera esanguratsuak soilik gidari eta sanitarioentzat eskaini dituzte. Berria - Ekonomia   2004-12-22

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus