Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

garbikari (Egungo testuen corpusean 72 agerraldi) iz garbigarria, detergentea.

Haren gibelean ezagun zen moketa gaineko arrasto iluna, atezain solasturiaren garbikariak ezabatu ahal izan ez zuena. Arropa eta garbikaria makinan sartu, hogeita bost zentaboko txanpona zirrikitura bota eta botoia sakatu zuen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 268. orr.

Makinetako olioak belztuta zekartzan eskuak; gogoan dut, lanetik bueltan, sukaldeko harraskan Vim garbikariarekin garbitzen zituela eskuak, xaboia nahikoa ez eta. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 14. orr.

Grasa kentzeko amoniakoa duen garbikari bat erabiltzen dugun bakoitzean. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 124. orr.

Charly izugarri muturtzen zitzaion, porruek garbikari zaporea uzten baitzioten gero eztarrian. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 77. orr.

Ez zen lehengo denboretan oraingo garbikari errautsik, baina gure aitzinekoek bazekiten nola egin, etxekoz etxeko, gauzen garbitzeko, nolanahika andeatu gabe. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 185. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus