Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xixtatu, xixta(tu), xixtatzen 1 du ad adkor ziztatu.

Ez du zauritu nahi, xixtatu bakarrik. Herria   2004-07-22

Gauaren pausaldiak eta Gaucelmo aterpearen bake sakonak berriturik, eta orain albaren freskurak gorputza xixtatzen eta pizten didatela, atzo iragaiten hasi dugun patarrari lotu natzaio. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 178. orr.

Alemanek berehala xutiarazten zituzten armaren puntaz izterrak xixtatuz. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 10. orr.

Mundu huntarat etorri bezain laster, gizonak ez ditu onartzen bere mugak: debruak xixtaturik, nahi du Jainkoa bezainbat izan eta hori da bekatua. Herria   2004-04-29

Haiti hortan, huna azken ordu huntan manifestaldi gaitza izan dela berriki ezarri gobernuaren kontra, beren gisan Frantziako Chiractiarrak eta sozialistak ere doi bat xixtatzen ari direlarik. Herria   2004-10-21

2 (pilotan) ik xixtako 2.

Etcheverryk bi bote bakarrik baina ikasiko duelarik botearen barreatzen, eta gero xixtatzen, egun ederren bezperan da oraino gizon gaztea. Herria   2004-10-28

Horiek dute gehienik xixtatzen pilota, bereziki Xalak, eta hunek pausatzen ere ezker xokoan. Herria   2003-06-05

Ez baitzen oraino eginen partida jokatua, eta berriz hasi baitira Aguerre xixtatzen eta Dermit gibeleko lanean. Herria   2001-07-12

Beren ongaitzak badituztela, pilotan sartzen airoski, xokoak xixtatzen kurioski baina ainitz ikasteko halere. Herria   2001-06-14

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus