Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nekromantzia 1 iz etorkizuna iragartzea, hilen espirituei dei eginez.

Bertako ikasketek ez omen dute unibertsitatekoen antzik, deabruak arte magikoa, astrologia edo nekromantzia bezalako gaiak irakasten omen ditu-eta. Beste batzuen arabera, igarle izan zen, eta Pertsiako aztiek irakatsia; nekromantziaren eta belar erogarrien zientziaren jabe omen zen. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 55. orr.

Nekromantziazko ikuspen bat zela pentsatu zuten, harik eta Dolcinok otarreari estalkia altxatu zion arte. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 76. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; corpusean nekromantzi forma soilik) ik nekromantiko.

Denboran zerturiko topaketa bat (berpizkunde bat), bestalde, nekromantzi egintza da, arima bati dei egitea. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 290. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus