Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

soiltze 1 iz soilago bihurtzea.

Soiltzea aurrerapena bada, asko aurreratu dugu horretan, gaur egungo zesarrek eta haien andreek arau bakarra baitute begiratzekoa: gizalegeko agertzearena, noski.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 49. orr.

Erregela honek, beraz, gramatikaren soiltze nabarmen batera garamatza.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 68. orr.

Gramatikaren atal bat soiltzeak beste atalen neurri bereko soiltze bat eragiten duenean sumatzen dugu bide zuzenetik gabiltzala.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 81. orr.

Bokal kenketa eta kontsonante taldeen soiltzea harmonizatzeko aukera bilatzen zuen nonbait 3,8 urte zituen Ander euskaradun gasteiztarrak (Legorretako hizkeran hezia) honelakoak ahoskatzen zituenean: tirgea, kokodirdua, korkodiloa.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 120. orr.

Arrunt eragin gaiztoa dute guraren kudeaketa txarrak, basoen neurririk gabeko soiltzeak, eta kontrol egokirik gabe egindako nekazaritzak eta abeltzaintzak ere.  Berria - Gaiak   2006-04-13

Ekologistek salatu dutenez, Brasiliak ez du gauza handirik egiten soiltzearen kontra.  Berria - Gaiak   2004-12-10

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Basoen soiltze prozesuari aurre egin ezean, 20 urtean basoak galduko ditu Ekuadorrek.  Berria - Gaiak   2006-04-14

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Buru-soiltzea, egia esan, jaio aurretik hasten den prozesua da. fotomatona uste zuena, han ari ziren obra bateko kaseta bat izan, eta kanpoan ziren fotoak, ile soiltzearen aurkako anuntzio batekoak!  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 82. orr.

Baso-soiltzea dela eta, uholdeek triskantza nabarmenak egin dituzte uharteko lurretan.  Berria - Mundua   2004-09-21

Aintzat hartu behar da multzo-soiltze horiek (-kt- > -t-) egiten zituztenak alfabetatu gabeko hiztunak izaten zirela sarri.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 139. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baso soiltzea (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus