Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oinetxe 1 iz familia noble baten etxe zaharrena.

Ezkaiko jauregia 1665. urtean bilakatu zuten oinetxe. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 146. orr.

Oinetxean, erdiko balkoi handiaren gainean, fundatzaileen armarria ageri zen, harearri gorrian landua. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 45. orr.

Garai batean hura izan zen Habanako alderdirik aberatsena: itsas aurrean hotelak, bi edo hiru solairuko oinetxeak, negozioak eta dendak. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 129. orr.

Alabaina, ez dago eskualde honetan nire arbasoen oinetxe ilun grisa baino dorre ohoragarriagorik. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 19. orr.

Noizbait kontatu hidan oinetxe eta etxalde bat zain hituela nonbait, Errusiako mugaren ondoko lekuren batean. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 130. orr.

2 irud/hed aitoren semeen leinua.

Antzina-antzinatik ziren liskarrak ohandotarren oinetxearen, zeina Nafarroako erreinukoa baita, eta zalakaindarren artean, zeina Lapurdiko lurretan baitago. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 52. orr.

Hau [...] Iñigo Santxez Ezpeletakoa kronistak egiten duen kontaketa da, bandoen arteko guduetan nola isuri zen lehen odola, Urbian, ohandotarren eta zalakaindarren oinetxeen artean azaltzen duena. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 51. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus