Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ikaztu, ikatz/ikaztu, ikazten 1 da ad ikatz bihurtu.

Gure herriko baserri maite guztiak arrotzei merke saltzen zegokion agentziaren hondarrak suak ikaztu zituen, su hiltzaileak eta poliziak jin baino lehen. Itxaro Borda   «Hiruko» - 11. orr.

Plastikoa urtu behar zuen, baina kontu izan behar zuen aurretik ez ikazten. Berria - Gaiak   2004-08-14

Suak ikaztutako erraiak. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 194. orr.

Erreduraz ikazturiko mahaiaren ertzak. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 204. orr.

Ikaztutako puska beltz eta suak purifikaturiko hauek, edo tximistak erretako haritzak, errespeto handiz gordetzen ziren. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 501. orr.

2 irud

Joana neukan gogoan bat-batean, Creac'heko itzal iheslaria eta ikazten ninduen Maienganako sugeldo haragikorra. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 110. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Oihal ikaztu pilotik auhenka ari zen zerbait atera zuen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 533. orr.

Ardi, behi eta zaldi ikaztuak. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 133. orr.

Gorputz ikaztuak, zipilduak eta ondo gardostuak. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 83. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus