Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nektar 1 iz grekoen eta erromatarren mitologiaren arabera, jainkoek edaten zuten likorea.

Biak leizezulora joan ziren, eta Kalipsok janaririk eta edaririk gozoenak eskaini zizkion, anbrosia eta nektarra besteak beste. Lurrak ziklopeoi ere ematen ziguk ardorik, baina heure hau anbrosia eta nektar hutsa duk. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 23. orr.

Egiazko zaldunak bezala, zaldiak korbeetara eroaten ditut; errautsa kendu eta ilea leundu ondoan, anbroxia eta nektarra isuriz ausarki, oparo eta gozo edatera ematen diet. Itxaro Borda   «Hiruko» - 114. orr.

Ahuntz bizardunei basa-oliba atsegin zaie, hartatik anbrosia baletor eta nektarrez gantzuturik balego bezala; gizakiontzat, berriz, ez dago haren hostoa baino mingotsagorik. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 447. orr.

2 irud/hed

-Nektarra da hau! -esan zuen Txitxikovek. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 491. orr.

Mendaro edo mirra esentzia gozoa edo sudurrentzat nektarra den akara lurrina egitera zoazenean, [...]. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 145. orr.

Eta berriro isuri nintzen, oraingoan zutik, bere ahoan, nik eskaintzen nion nektarra gutiziaz edoskitzen zuelarik. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 70. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus