Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

garbitasun 1 iz garbia denaren nolakotasuna.

Espezie osoa desagertuko balitz ere, aireak ez luke bere garbitasuna galduko, eguzkiak ere ez bere distira. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 185. orr.

Lehen aldiz etorri nintzenean lurraldearen garbitasunak eta berdetasunak harritu ninduen. Berria - Kirola   2004-04-16

Eritegia areto luze argitsua da, garbitasun handia dago hemen. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 120. orr.

Zer garbitasun atera daiteke zikinetik? zer egia gezurretik? Elizen arteko biblia   Si 34,4

Ikastetxeotan garbitasun gehiago eskatzea da deialdiaren arrazoia. Berria - Euskal Herria   2004-05-19

Hauteskundeen garbitasuna argitu arte Taiwanen ez dago presidenterik. Berria - Mundua   2004-05-21

Bere ahotsa entzun nuenean benetan erakarri ninduen bere garbitasunak. Berria - Kultura   2004-09-04

Bazituela euskalki honek [bizkaierak] bere alderdi onak: zuzentasuna eta garbitasuna. Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 73. orr.

Horiei ustezko santutasun eta garbitasuna dariela. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 156. orr.

Maitasun horren garbitasuna erakusteko. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 318. orr.

Birjintasunaren garbitasuna hobesten dutenak, sexua amatasunarekin berdintzen dutenak, amodio bakarrarena sinesten dutenak.   - 85. orr.

Inoiz galtzen bada arimako garbitasuna, erabateko garbikuntzaz berreskuratu egin beharko da. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 40. orr.

Hilabete haietantxe hasi zen argitaratzen "Arrazaren Defentsa" delakoa, eta garbitasunaz barra-barra hitz egiten zuen jendeak. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 58. orr.

Kolore bakoitzari sentimendu edo kontzeptu estetikoren bat eransten diola, zuriari garbitasuna, gorriari maitasuna. Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa» - 25. orr.

Gauza santuak egiteko behar den garbitasunik ez badute ere. Elizen arteko biblia   2 Kro 30,19

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Garbitasun usaina zegok alde guztietan. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 139. orr.

Garbitasun zerbitzuko langileek hilaren 13an deitutako grebaren ondorioz. Berria - Ekonomia   2004-01-27

Enpresak, greba amaitzean, garbitasun plan berezia jarri zuen abian, eta orain inguru batzuen desinfekzioa baino ez da falta. Berria - Euskal Herria   2004-04-14

Hau nazka! -pentsatu zuen komisarioak, garbitasun-kontuetan oso zorrotza ez zen arren, eta nardaz begiratu zion astiro kulunkatzen zen oin biluziari-. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 174. orr.

Gorde behar den garbitasun-erritual miragarria. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 270. orr.

Maindire zuri mugagabea garbitasun belo bat iruditzen zitzaion. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 377. orr.

Estatu zerbitzuetako "arraza ariarraren garbitasun" legeak. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 241. orr.

· Arraza garbitasun printzipioaren espainoltasuna bereziki azpimarratzen. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 242. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Jatorrizko eta etorkiko odol garbitasunik ezean [...] dirua egin eta diruz eros zezakeela faltan zuena. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 44. orr.

Beloa jantzirik hurbildu zitzaion, eta eskua luzatu ziolarik, beloaren zati batekin bildu zuen, haren erritu garbitasuna ez apurtzearren. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 123. orr.

Gertatzen dena da, gauza hauetan guztietan bihotz-garbitasunez ez dutela bilatzen Jainkoa. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 57. orr.

Arima-garbitasun zentzugabe eta arriskutsu horretan. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 105. orr.

4 higienea.

Dabid ere asko aldatu zen garbitasuna dela eta, batez ere higiene pertsonalarekiko. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 279. orr.

Izurriaren kontrako erremediorik onena garbitasuna dela. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 23. orr.

Gorputzeko nahiz etxeetako garbitasunari ere behar duen balioa eman zaionean. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 126. orr.

1.100 milioi pertsonak ez du urik etxean, eta badira 2.400 milioi lagun, ia-ia biztanle guztien erdia, garbitasun sistemarik gabe bizi direnak. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 152. orr.

Tatuajeak eta piercingak ere arriskutsuak gerta daitezkeela garbitasun eta segurtasunik gabe egiten direnean. Berria - Euskal Herria   2004-05-19

Akusatuek, hiesa garbitasun ezaren ondorioz zabaldu zela esan zuten epaiketan. Berria - Gaiak   2004-05-07

5 kastitatea.

Elizbarrutiko gotzainaren oniritziaz eta beraiek ere garbitasun-botoa egin ondoren. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 154. orr.

Eta berehalaxe ulertarazi zitzaidan hiru eskaintza haiek obedientzia santua, pobretasun txit gorena eta garbitasun distiratsua adierazten zutela. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1088. orr.

6 argitasuna, informazioa.

Garbitasun bat nahiz, lehen mezu bat igorri zion Josepek. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 166. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus