Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

malerus izond doakabea, zoritxarrekoa.

Munduko gizakirik malerusena sentitzen nintzen orduan. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 225. orr.

Nire lehen idatzia, Etxeberri malerusaren eskoletatik kanpora. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 125. orr.

Hiru haurretarik bat aita gabea zen, eta ez hargatik nahitaez bertzeak baino malerusago. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 98. orr.

Gaztea aise altxatzen dela bihotza astintzen duten gertaera malerusetatik. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 54. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus