Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sanmartin (orobat San Martin) iz pl San Martin jaiak; San Martin inguruko egunak.

Beste batean Oriora deitu zioten San Martinetan. Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea» - 40. orr.

Eskerrak sanmartinez gizenduta zuketen txerria hazitzeko lain izaten zenik baserri inguruan. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 222. orr.

Huna Miarritzeko bestetan ere sartu dela Pilota Plazaberrin San Martinetako. Herria   2004-11-18

Ez dira udak, "sanmartinetako uda txikiak" baizik, udazkena mozorrotu eta negua iragartzen dutenak. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 12. orr.

San Martinetako hego haizeak etxeetako ate eta leihoak pil-pil jotzen zituenean. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 35. orr.

Ze demontre, esan egingo dio Angel Mariri, sanmartinetarako buzkantza ederrak jateko era egin dezala. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 84. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus