Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xixtrin (orobat xistriñ g.er.) izond adkor ziztrina.

Ikusiko duzu ze ondo biziko garen elkarrekin, ze ondo pasatuko duzun nirekin, titi-tente xixtrin honekin baino hobeto, Mikel. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 190. orr.

Huraxe eman zioten ordain bezala, nagusi xixtrin batekin lau hilabetean larrutan aritzearen truke. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 46. orr.

Jendaila xixtrin horrek. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 181. orr.

Zertan nabil ni baserri galdu batzuetako kontu zaharrekin, aspaldi hildako mamuen maindireekin, herri xixtrin bateko xixtrinkeriekin? Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 71. orr.

Etxebizitza xixtrin bat aurkitu nuen, bestalde, Upaginen karrikan. Txillardegi   «Putzu» - 302. orr.

Ni lan bila agertu nintzen hartan, hantxe ematen ziren BBBko eskolak, barrakoi xixtrin batzuetan. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 96. orr.

Paper xixtrin bat bera ere ez patrikan. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 236. orr.

Nylon-hari xixtrin bat bizar-makinaren barruan. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 93. orr.

Aurretik pare bat bideo xixtrin egin eta orain zerbait luzexeagora pasatu nahi zuen. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 197. orr.

Zenbat hitz xixtrin ez ote dut ikusi OEHn, alka honek baino askoz ere usario exkaxagokoa! Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 265. orr.

Ikasleak, ordea, filosofiatik zizka-mizka xixtrin batzuk janda iristen ziren UBIra. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 98. orr.

Jenderik gehiena, plazer klase xixtrin horiekin xoratzen da. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 311. orr.

Ez pasteleoan ibili, Baskongadentzako autonomia xixtrin bat lortzeko. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 132. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus