Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oinkada iz urratsa, pausoa.

Ehun metro inguru eginak izango zituen, Peppone lau oinkada emanda ondoan jarri zitzaionean. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 83. orr.

Errebolberra eta txostena eskuratuak, Arrietaren ondotik pasa, eta lau oinkadetan bulegotik irten zen. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 275. orr.

Bata luze eta meharra zen eta bestea ttikiagoa, urrats urduriz bere kidearen oinkadak berdindu nahian zebilena. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 88. orr.

Gizonak edaria trago batez hustu, oinkada luzez kabareteko erdialdera hurbildu eta dantzan hasten ziren. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 285. orr.

Alpapa bustian oinkada handiz nabil, eta aranak lapurtzen ari naiz. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 121. orr.

Nire oinkada barru-hutsak, arrastiriko eguzkiak tindaturiko hormen oihartzunean errepikatuz euren hotsa. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 26. orr.

Oinkada militarrak azkartu ziren orduan. Txillardegi   «Putzu» - 15. orr.

Karrika-zoruetako harri biribilen gainera erortzen entzuten nituen neure oinkadak. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 26. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus