Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sano 1 izond irekia eta tolesgabea dena, bihurritsua-edo ez dena; gaixotia-edo ez dena.

Zeltiar jende natural eta sano haientzat. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 122. orr.

Xanpun, bertsulari fina, errotik euskalduna eta donibandarra, gizon sanoa eta jendekina. Herria   2003-02-27

Elgar iduriak balinbadira maiz elgarretaratzen, ezin uka Lafittek askotan gizon on, sano, arraillant eta bihotz haundiko horietarik zituela bere inguruan. Herria   2001-11-08

Makea Uharteko Mari-Krixtina andereak hartu du biziko lagun Arrangoitzeko Xabi Dachary, gazte sano bat. Herria   2001-10-11

Mutil sanoak zirela, basati samarrak, baina sanoak. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 79. orr.

Musikarekin hiru mutil sano eta alaien itxura izango genikek. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 432. orr.

Bururatu baino lehen, entzun ditugu bestalde gure bi kantari xahar eta sano, zinez herri gostuz betea baitzuten beren emaitza. Herria   2003-03-17

Horregatik esan ohi dute munduan diren ezjakin sano bakanek dena dakienak ez dakiela ezer Baigorriarraren nausitasuna egin dute hemen ainitz sake eta beste hainbeste pilota ongi negurtuek, lakartar sano eta azkarrak ez badu sekulan amor eman ere. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 35. orr.

Errotik sanoak ziren, gorputzez bezainbat buruz eta bihotzez. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 83. orr.

2 (gauzez)

Gazteria sanoa. Herria   2001-07-12

Ez bageneki bezala, gure arteko jende sanoenari ikasirik, lerdokeria latza dela gaixoak bezala bizitzea, gero azkenean sano-sano hiltzeko. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 80. orr.

Umore sano eta patxada ederrekoan aletzen genituen gure aro kontu eta komentarioak, algara lasaigarriren bat tarteko. Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 138. orr.

Ordainetan, borrokaren tokian, denok dakigun, ulertzen dugun eta ez dugun Borroka etorri zen ("... borroka ere bai"), eta horrek kalte izugarria egin zion lehengo borroka sano hari. Burua bere tokian eta sano duenak ez du horrenbeste sentitzen. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 81. orr.

Maite ditugu lagunarteko edo mahaininguruko bertsu kantatze sano horiek. Herria   2005-11-03

Baina filosofatze sano baten puntzoiak geure izpiritua zulatzen duenetik aurrera, puf! zenbat zikinkeria hustutzen den! Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 309. orr.

Lagun-arteko giro sanoan, jolasa joko eta jokoa jolas. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 103. orr.

Adiskidetasun-erlazio sano bat ere bai, ia edozertaz lasai-lasai hitz egin ahal izateko. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 61. orr.

Kamusten ari ote zen nire oldarkortasun sano hura? Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 78. orr.

3 (gauzez beste izenondo batekin)

Borroka errukigabea zen, mugan bezala, alabaina hirian falta zen adiskidetasuna, falta ziren bihotz sano eta zabalak, falta ziren... izarrak. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 268. orr.

Amodio bero eta sano bat ez zitekeela enetzat ilusimendu huts baizik. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 75. orr.

Mendekoste izan dadila denentzat argi eta sano! Herria   2004-05-27

Zientzia etsiarentzat, mitoarentzat eta erlijio eriarentzat, mundua ulergarria da; arrazoi sano beldurgabearentzat ez. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 47. orr.

Begitarte erne, kokin eta sorgin batekin biltzen du Txominen arreta guzia Graxik, burua hari buruz itzultzen duelarik, irri pollit sano bat eskainiz. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 43. orr.

Benetako eztabaida politiko sano bat bultzatzea. Berria - Euskal Herria   2004-06-20

Intuizio politiko sano baten ondorioa da HZ, ekimen eredugarria. Berria - Euskal Herria   2004-05-26

4 (adizlagun gisa errepikaturik)

Ez daki ez dakit sano-sano esaten, ezin asmatu du inola ere; gehienez ere, "ez daukat datu hori orain esku artean" edo gisako zerbait botako dizu. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 37. orr.

Aurreneko aldiz zeinekin joko, eta arrebarekin jo omen zuela, eta morboaren batere arrastorik gabe kontatu zidan, sano-sano: [...]. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 24. orr.

5 osasuntsua, sendoa; osasungarria; gaixorik ez dagoena.

Diabetikoaren zein sanoaren baitako glukosaren metabolismoa. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 161. orr.

Emakume esklaboen kasuan ere, ez dira sanotzat hartzen haurdun daudenak, zeren eta beren gorputzean umekia hazten doan neurrian alimentu guztia beretzat hartzen baitu. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 1290. orr.

Gizon-emakume sano eta osasunekoak. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 79. orr.

Produktu fresko, oilasko sano eta kalitateko janari eskaintzekin. Herria   2001-09-20

6 (gauzez)

Beti da arazo zaila protesia ondoko hezur sanoari lotzea. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 44. orr.

Jarri saski batean sagar sano batzuk eta ustel bakar bat: sanoek, gehiago izanik ere, ez dute saneatuko ustela: ustelak ustelaraziko ditu sanoak. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 133. orr.

Eta eguzki sano honekin, aiserian emaiten da indarra. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 179. orr.

Hontzaren kanta gertuko etxeondokoa, ordu sano gauekotan izanez gero, albiste ona zen. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 215. orr.

Udazken sano eta naturalak, arrats gorriak gehiago ekarri ohi ditu goiz gorriak baino. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 418. orr.

Eguraldi sanoa: egunez beroa eta gauez 10 edo 12 gradu freskoago, eta iparreko haizea. Berria - Ekonomia   2004-08-31

Gorputz osoa dut mindua, zure haserre-zigorrarengatik, hezurrik ere ez sano, neure bekatuagatik. Elizen arteko biblia   Sal 38,4

· 7 adlag osasunean, sendo.

Oinaztu makur batek ama bat kiskali eta haren haurra sano eta onez utzi zuen. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 386. orr.

Ernari daudenean, ez da sano daudela esaten, umea izan duten arte. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 1290. orr.

Guztien begien aurrean, gorputz-atal guztiak sendotu zitzaizkion eta haurra sano eta indartsu altxatu zen, bere kasa oinez. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 819. orr.

Zaku horretatik ateratzen diren gauzak ez dakigu jateko diren, sano bizitzeko diren, sukaldean baliatzeko diren... Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 12. orr.

Egunean, lantegiek ere egiten ahal dute indar bat, bistan da, ingurumenaren sano atxikitzeko. Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 150. orr.

Lurraren osasuna ostikatuz airoski, holako oihanak baitezpadakoak izanki-eta Lurra hein bat sano begiratzekotan. Herria   2005-09-29

Inguruetako urak eta larreak gibelak sano eta sendo uzten zituztela egiaztatu ondoren, [...]. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 650. orr.

Segur niz bere bizia opari bezala eskaini duela etxerat itzul nadin bizi eta sano. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 136. orr.

· Harrikoskor batzuk 200 gramokoak omen ziren: teilaturik apenas sano utzitakorik. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 233. orr.

8 asko; oso.

Bestalde, iragarri du EHNEko lau federazioen arteko harremana «sano» hobetu dela azkenaldion. Berria - Ekonomia   2004-04-21

Langabezia «sano» murriztu zen Bizkaian. Berria - Ekonomia   2004-12-30

Azkeneko hamar urtean sano handitu da Gasteizko aireportutik atzerrira garraiatuko merkantzia kopurua. Berria - Ekonomia   2004-09-15

Sano arinduta zeudela zirudien, ez zutelako Cumhail beldurgarri ospetsuaren aurka borrokatu beharko. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 26. orr.

Ezin esan ausarta ez zenik, sano sinetsita sartzen baitzen joko haietan, bere burua arriskatuz, ezkutuko arauak aurkitzen saiatuz. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 173. orr.

Gero, denborarekin, gauzak sano gozotu dira, itxuraz. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 41. orr.

Zorionez, gauzak sano aldatu dira urte gutxian. Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak» - 96. orr.

Sano gaiztotu da garabien gatazka. Berria - Ekonomia   2004-08-26

Zartako sano lehorra izan da, oihartzunik gabea, garbia inondik ere. Berria - Kultura   2004-08-19

Parranda sano dibertigarriak egin daitezkeela inon eta inori enbarazu egin barik. Berria - Euskal Herria   2004-05-02

Aznarrek Espainiari buruz hitz egiten duenean, sano ondo dakit zer eratako nazioaz ari den. Berria - Kultura   2004-03-12

Emiliak eta Mikelek sano ongi zekiten hori. Berria - Kultura   2004-02-18

-Badirudi sano pozik zaudela etxera itzuli zarelako. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 106. orr.

Barre egin dugu, luze eta sano. Berria - Kultura   2004-08-12

9 ondo, ederki.

Aspaldi honetan ez duzue bat sano asmatzen! Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 363. orr.

Eta gero, txandaka, sano edan zuten botilatik. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 102. orr.

Urtetan pilaturiko hautsak eta krakak sano amataturik zeukaten sasoi bateko kolore bizien garra. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 57. orr.

Dagoeneko sano dakik, ezta halan? Txillardegi   «Labartzari agur» - 20. orr.

Kalte-ordainak sano apalagoak lirateke kasu horretan. Berria - Ekonomia   2006-05-04

Argi geratu da leku askotan kutsadura sano handiagoa zela metro bateko sakonean geruzean bertan baino. Berria - Euskal Herria   2004-02-26

10 burutik sano (egon, ibili...)

Zu ez zaude burutik sano. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 139. orr.

-Burutik sano al daude, horrelakoak asmatzeko? Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 254. orr.

Burutik sano dagoen inork ez dezake uka Kristoren aintzarako izango zela, kristau askok Frantziskorena bezalako maitasun sutsuz Kristo buruarekin bat egingo balute. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 844. orr.

Daviden ama ez zegoen oso sano burutik, baina funtsean ondo. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 306. orr.

-Tira, argi dago tipo hori ez dabilela burutik sano -erran nuen-. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 102. orr.

Ez zen burutik sano. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 188. orr.

Gorra eta zaharreriak joa behar du egon, ez zuen burutik sano ematen. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 108. orr.

Nork ulertu behar du burutik sano, ongi esnatuta, zuhurtziaz beterik dagoen eta lotan zegoen bitartean desagertu den ur poxi bati botila baten beiratik zehar begira dagoen gizon baten emozioa! Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 314. orr.

11 (burutik ezabaturik)

Sano al dago Hitler? Berria - Kultura   2004-04-07

Hi ez hago sano! Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 157. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus