Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pariatu, paria, pariatzen du ad ipar apustu egin. ik pario 2.

-Beti irabazlearen alde pariatzen duten haiek; lehen, lur hau defendatzen omen zuten baina orain lege zaharren ezabatzea defendatzen duten haiek. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 132. orr.

Denek nahi zuten haren alde pariatu baina hartzale guti beste alderat. Herria   2002-10-03

Duela guti oraino nehork ez zuen naski pariatu nahiko Daniel Poulou nagusituko zela (6273 boz, % 50,29), Albert Pery sozialistaren parean (6200 boz % 49,7)! alta, irabazi du, gutiz bada gutiz. Herria   2001-03-22

Ezin finituzko pilota partidetan, bat galduta bestea pariatzen baitzen segidan, irabazita berdin; Uztaritzen futbolean, eta Joko Olinpikoen atletismo diziplinetan. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 105. orr.

Nahiago nuke nik pariatzen ez irriskatu. Herria   2005-06-30

Inork pariatuko ez zuen garaipena atera dute Genêts-tarrek 3/1 irabaziz Mont de Marsan-en kontra. Herria   2002-11-28

Paria genezake iaz baino eskugain hobeak aterako dituztela aurten. Herria   2004-07-15

Pariatzekoa zen garaitezintasunezko seinale erregetiarra hobira eta Josafateko Soroetara eramango zuela. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 324. orr.

Bazuen beldurra gauzak ez zirela horretan geldituko mutikoak aitatxik bezalako nortasuna baldin bazuen, eta hori hala zela paria zezakeen. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 26. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus