Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xoil 1 izond ipar/adkor soila; bakarra.

Arzain xoilak, erran nahi baita lurrik gabeko artzainak. Herria   2001-10-11

Orotara 121 kide, fraile xoilak bestalde, kongregazioa sortu eta hamar urteren buruan doi-doia, bederatzi apez zirelarik sortzean. Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide» - 86. orr.

Llangile kalifikatuek 1224 euro, enplegatuek 1090 euro eta azkenik, langile xoilek 947 euro hilabetean. Herria   2004-01-22

Jaun horri konpreniarazi diot hemen ez dela nehor burges bat bezala hiltzen, baizik edozoin jende xoil bezala. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 88. orr.

Erakasle paregabe hori ez zen haurren eskola xoilaren mugan gelditu. Herria   2003-09-18

Gau hartan Pettan-ek bekoz beko karabineruen aitzinean kausitu zen: bat, kabua edo kaporala; bestea, xoila. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 219. orr.

Amatur xoil gisa ariko direnetan aldiz: Sorhuet-Lazcano, Sasco-Errecart, Etchebarne-Kurutcharry, Duhalde-Mendiboure. Herria   2001-07-26

Ez zen publizitate-orri handia, txarteltxo xoil bat baizik. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 369. orr.

Gertakari xoila, besterik gabe. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 176. orr.

Iep xoil batekin agurtu du eta besoarekin garagarno presioaren keinua eginez ulertarazi dio zer nahi duen. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 56. orr.

Zer erran nahi dute alabainan hiru hizki xoil horiek? Herria   2004-03-11

Bi euroz emendatu dugu, bi euro xoilez, harpidetzaren urtesaria. Herria   2004-12-02

Liburu guziz aberatsa, 15 euro xoilen truk. Herria   2005-07-14

Joanes sei zifrako zenbaki xoil bat bihurtu zen. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 100. orr.

Bere mugak baititu gizon xoil baten ahalmenak akiduraren higaduran. Herria   2001-09-27

Hanitz jende gizon xoil batentzat. Herria   2001-02-08

Horra nola berdintzen duten 27 tan, eta aintzinerat pasatzen ere pondu xoil batez (28-27). Herria   2003-03-20

Urte xoil bat hamarren partez, ez da haatik berdin! Herria   2004-12-09

Entsegu xoil bat partida guzian eta entsegu horrek eman dio Frantziari abantaila. Herria   2001-02-08

Ohartu zen erdiek baizik ez zutela euskara erabiltzen orduan, eta horietan zenbaitzuk hitz xoil batzu baizik ez. Herria   2003-06-19

Modu laburtu eta xoilean adierazita [...] Estatu-nazioaren ideia nagusiak honela dio: "Kultura berezi baten jabe izanez gero, unitate politiko bat eraikitzeko eskubidea daukazu". Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 98. orr.

2 xoil-xoilik adlag ipar/adkor soil-soilik.

Zabaltze hori, jadanik gu aipatu gazte muimendu batzuetan jastatua eta erakutsia zuen bezala, ez zuen gero ere klase mailean mugatzekoa xoil xoilik Lafittek. Herria   2001-09-27

Ez dakit batere Euskal Herri huntakoa den hau xoil xoilik, leku hauk paregabeak direla baitiote kanpotiar gehienek. Herria   2001-09-13

Herri komunista hortan, egiaz, bulego orokorraren eskutan dira podore egiazkoak eta bulego hortan bederatzi lagun dira xoil xoilik. Herria   2004-07-29

Beraz hutsean jokatu dute bi hauk beren partida, finala gogoan xoil xoilik. Herria   2005-12-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

artzain xoil (4); etsenplu xoil bat (3); gizon xoil (3); kintze xoil (6); kintze xoil batez (3); lerro xoil (3); pondu xoil (13); pondu xoil batez (9); tanto xoil (11); tanto xoil baten (3); tanto xoil batez (7); ttantto xoil (6); ttantto xoil batez (6)

xoil xoilik (8)

tanto xoilaz (6); tanto xoilaz galdu (3)

frantses xoilez (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus