Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

telegrafista 1 iz telegrafo mezuak igortzen dituen pertsona. ik telegrafilari.

Telegrafistak SOS bat igorri du gure posizioa emanez.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 79. orr.

Handik gutxira ondoko gelako telegrafistak bere teklatzeari ekin zion.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 107. orr.

Gaueko guardiaaldian telegrafistari gonak altxatu eta ipurdian geltokiko zigiluak jarri zizkiola.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 49. orr.

Funtzionarioek, Hradecetik etorriek, lehenbizi soilguneari eta gero telegrafista ederrari erreparatuta, hasperen egin zuten eta buruari eragiten zioten eta handik aurrera gogo biziagoz saiatu ziren kasua ikertzen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 59. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Askotan neronek egin behar nuen telegrafista lana betetzen zuen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 178. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus