Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tenore1 (orobat tenor g.er.) 1 iz garaia, ordua.

Ez nekien zer tenore zen ere, baina "Iduzki denian zoin den eder itzala!".  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 128. orr.

Nire bizitzak askorik balio ez zuen tenore eta leku batean amesturikoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 296. orr.

Tenorea duk, bai; hoa, hire zain zaudek zerbitzariak.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 49. orr.

Zuk hauta tenorea eta tokia ere ba.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 90. orr.

-Ez dut zure izena ahaztu, ezta joan den ostiralean hemen egon zinenik ere, baina orduan beste tenore batean etorri zinen, beste itxura batekin. laster Anjelusaren tenorea dut, eta herrira itzuli behar dut.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 115. orr.

Kafearen tenorean, altxatu eta hitzalditxoa egin nuen: [...].  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 104. orr.

Egun guziz idekia da tenore hauetan: 10tik 14etara eta 17tik 21etara.  Herria   2003-01-21

Aste huntako parropiako berrietan jakiten dugu mezako tenoreak aldatuak izanen direla.  Herria   2003-07-10

Orain, ene begiek idazten dudana ozta-ozta irakur dezaketen tenore honetan, jaio nintzen hexagonotik legoa gutxi batzuetara hiltzeko etsipena hartu dut.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 58. orr.

Erredakzioa borbor zegoen, egunero bezala tenore horretan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 48. orr.

Negu hotz hartan eta, bertzenaz ere, tenore hartan, barnearen pixteko, edozein edari irakin on zen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 190. orr.

Hitzartutako tenorean, "Joakiñene"ra inguratu nintzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 58. orr.

Zer tenoretan errezebitzen zuen joan nintzen jakitera.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 91. orr.

Partitzeko tenorea dela?  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 141. orr.

Etxeratzeko tenorea laster etorriko zitzaion.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 65. orr.

Erran tenorean, erran tokian zen segurki Luixa.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 46. orr.

Partaide eta adixkide guziak otoiztuak dira tenoreko jitea.  Herria   2001-06-07

Ni han izaten ahal naiz zuk erranen duzun tenoreko.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 169. orr.

Erran tenoreko erran tokian zen, noiz etorriko nintzen zain egoki, begiak argi eta erne.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 91. orr.

Autobusaren tenoreko ez gara aski goiz arribatu.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 44. orr.

Hobe beraz tenorez joaitea.  Herria   2005-11-03

Kasu egiten nuen deietan tenorez izaiteko.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 70. orr.

Biharamunean tenorez heldu da Antzuolara.  Herria   2004-11-04

2 (izenondoekin)

Garaiak denentzat gogorrak ziren, eta tenore desegokietan bisitarien errezebitzeko usaia bazuten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 230. orr.

Leku eta tenore egokian.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 85. orr.

Bihotzaren eritasunari buruzko sendagaiak hartzen utzi dut tenore onean, aski indar atxikiz hemen hasi lana hemen bururatzeko.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 150. orr.

Lisa ederra guztiz txeratsua agertzen zen bere ezkon-nebarekin; tenore onean bidaltzen zuen ohera, goizean nahiko lo egina jaiki zedin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 156. orr.

Guretzat ere tenore ederra zitekeen etzatekoetan luzatzeko.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 54. orr.

Gero Arnegira izendatu zuten eta hor urte andana luze bat iragan zuen, erretiratzeko tenore dorpea jin arte.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 137. orr.

Hatsanka sakon eta intziri motz hautematen zen lo-gela hertsi hartan, goizeko tenore zurbailetan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 91. orr.

Kolonel erretiratu baten historia entzuna dut kondatzen: beti nahi zuen tenore zuzenean aurkitu behar zuen hura, jatetxea, aterpea, saltegia.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 61. orr.

Ortzirale arrats hartan, berriz ere tenore xuxeneko han nuen Luixa.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 48. orr.

Bihar, tenore berean, soldadu saldo bat igorriko dut.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 150. orr.

Egun berean eta tenore bertsuan, manifestaldi bat gaitza bazen Donostian.  Herria   2002-10-24

Topika honen guztiaren oihartzunak ez da zaila sumatzea tenore bertsuan Euskal Herrian, autokontzientzia nazionalaren espresio bilaketan.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 73. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Aspaldian beti kantu bera aditzen da urtean bi aldiz, martxoan eta urrian, tenore kanbiatze horiekin...  Herria   2001-11-01

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Igande eguerdiko aperitifa tenorean!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 238. orr.

Hilabete haietan zituen hiru lagunetarik batek goizeko ogia eguerdi arte atxikitzen zuen, bazkal tenorean jateko.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 168. orr.

Afal tenorean nehor ez zen oraino handik jinik ehun bat ginen block-ean.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 49. orr.

5 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Meza tenore aldatze: [...].  Herria   2004-01-29

6 tenore izan da/du ad

Tenore duk epaile jaunarengana eramateko!  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 155. orr.

Neska pollit aztal-mehe bat hurbildu zitzaidan galdatuz zer tenore zitekeen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 80. orr.

Bazuen tenore!  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 59. orr.

Tenore dugu N. jaun artistaren txaleteko ate nagusiak ipar aldera ematen duela esateko.  Berria - Kultura   2006-02-12

Tenore nuen, bada, Dartaietek erakutsitako leialtasun hain zirrikiturik gabea eskertzeko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 96. orr.

7

Ber tenorexean, herriko zazpi laborarik erakatsiko düe ardiak nola biskarratzen diren haixtürrekin.  Herria   2004-05-27

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egun eta tenore (3); leku eta tenore (3)

tenore ahots (3); tenore berean (54); tenore beretan (12); tenore bertsuan (5); tenore egokian (3); tenore onean (5); tenore txarrean (5); toki eta tenore (3); zer tenore (4)

afaltzeko tenorea (3); aldatzeko tenorea (5); baina tenorea (3); batzeko tenorea (3); bazkaltzeko tenorea (10); bazkaltzeko tenorea zen (3); egiteko tenorea (33); egiteko tenorea da (8); ekintzetara pasatzeko tenorea (3); esateko tenorea (7); esateko tenorea iritsi (3)

etxeratzeko tenorea (5); hartzeko tenorea (14); hasteko tenorea (8); heltzeko tenorea (3); hiltzeko tenorea (4); itzultzeko tenorea (9)

izateko tenorea (3); joaiteko tenorea (5); joateko tenorea (10); lehen tenorea (3); mezako tenorea (3); mezaren tenorea (3)

otoitzaren tenorea (3); partitzeko tenorea (7); pasatzeko tenorea (4); sartzeko tenorea (3)

tenorea arte (3); tenorea badela (3); tenorea da (45); tenorea dela (20); tenorea duk (3)

tenorea etorri (5); tenorea etorria (6); tenorea heldu (11); tenorea heldu dela (4); tenorea heltzen (3); tenorea hurbiltzen (4); tenorea hurbiltzen ari (4)

tenorea iristen (5); tenorea iritsi (27); tenorea iritsi da (7); tenorea iritsi dela (8); tenorea jin (17); tenorea jin zen (3); tenorea jina (16); tenorea jina da (4); tenorea zela (6); tenorea zen (15)

udako tenorea (5); uzteko tenorea (3)

egunak eta tenoreak (5); elizkizunen tenoreak (13); huna elizkizunen tenoreak (3); igandeko mezetako tenoreak (5); mezen tenoreak (4); mezetako tenoreak (10); mezetako tenoreak aldatuak (5); ofizioen tenoreak (4)

zeremonien tenoreak (4)

agurtzeko tenorean (3); bazkaltzeko tenorean (4); ber tenorean (15); bere tenorean (8); den tenorean (8); diren tenorean (3); egiteko tenorean (19); egokitzeko tenorean (3)

emaiteko tenorean (3); emateko tenorean (6); erran tenorean (9); halako tenorean (4); hautatzeko tenorean (4); hiltzeko tenorean (4)

idazteko tenorean (4); kafearen tenorean (3); luhuson ber tenorean (3); ordaintzeko tenorean (3); partitzeko tenorean (6); tenorean heldu zen (3); usaiako tenorean (6)

tenorearen beha (3)

ber tenoretan (7); edozein tenoretan (11); idekia den tenoretan (3); mezetako tenoretan (3); telefona edozein tenoretan (8); tenoretan izanen (3); usaiako tenoretan (5); zer tenoretan (8)

edozoin tenorez (5); jin tenorez (3); tenorez etortzea (3)

partitzeko tenoria (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus