Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ikerlan [139 esaldi, 27 liburu eta 73 artikulutan] 1 iz ikerketa lana. ik ikerketa 11.

Gure aita bizitza osoan ikerlan zientifikoan aritu zen buru-belarri. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 34. orr.

Fisika nuklearraren arloko ikerlan funtsezko batzuk egin zituen, haietako batzuk Fermirekin. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 279. orr.

Osakidetzari zonako ikerlan epidemiologikoa egin dezala eskatzeko. Berria - Euskal Herria   2004-12-17

Izan ere, jakituria eta gizatasuna ez baitira jatorkeria batzuk asmatu eta taigabe haiek predikatuz umotzen, buruko argi guziak itzali arte nork bere ikerlan eszeptikoan segituz baizik. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 72. orr.

Ikerlanaren arabera, gai kimikoak izan dira eragileak: Irakek erabilitako nerbio gasa eta AEBek arma kimikoetatik babesteko soldaduei emaniko drogak, adibidez Azken hamarkadako ikerlanek frogatu dute garun-azala oso plastikoa dela. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 58. orr.

Ikerketaren baldintza zenbaitegatik hizketari buruzko ikerlanek, edo ekoizpenari edo oharmenari eman izan diote lehentasuna. Lourdes O˝ederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 49. orr.

Hala ere, lan bat aintzat har dadin, pentsamolde berri bat onar dadin, araztu beharra dago ikerlana zabor afektibo edo irrazional guztiez. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 166. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Pasteur Institutuko gure laborategian martxan zeuden bi ikerlan motak [...] ez zirela, izatez, fenomeno beraren bi aurpegi baino, mekanismo beraren bi adierazpen. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 187. orr.

Santiago Leone Puncel ikerlariak[...] irabazi du Irungo Udalak antolatutako Jose Antonio Loidi ikerketa-bekarako lehiaketa, Euskal Herria XIX. mendeko bidaia liburuetan izeneko ikerlan egitasmoari esker. Berria - Kultura   2004-01-20

Gasteizko harresiak berreskuratzeko ikerlan egitasmoa aurkeztu dute. Berria - Kultura   2004-02-04

Ikerlan enpresak hainbat proiektu ditu esku artean. Berria - Gaiak   2004-03-11

Eusko Ikaskuntzak diru-laguntzak emanen ditu 12 ikerlan egileri. Herria   2004-04-08

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus