Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oinordeko 1 iz ondarea dagokion pertsona; gurasoek ondarearen hartzekodun izendatzen duten pertsona. ik premu; jabegai.

Hi, gainera, nire oinordekoa haiz: daukadan eta izan nezakeen guztia hiri utzi nahi diat. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 390. orr.

Ezkontzera behartua haiz eta oinordeko bat eman behar didak! Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 78. orr.

Walden doktoreak, hirurogeita bost urterekin, oinordeko bat seduzitu nahi du. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 99. orr.

Seme-alabek lege naturalaren ondorio gisa dutela aitaren oinordeko izateko eskubidea. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 159. orr.

Naziek bereganatutako Klimten bost obra jabeen oinordekoei itzuli beharko dizkie Austriak. Berria - Kultura   2006-01-17

Hamabi Tauletako legeak baimentzen zion testamentua egiten zuen edonori oinordekotzat berak nahi zuen hiritarra aukeratzea. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 183. orr.

Lege Vokoniarrak ez zuen uzten emakume bat oinordeko izendatzen, ezta alaba bakarra izanda ere. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 159. orr.

Semerik ez didazu eman eta neure etxeko morroia izango dut oinordeko! Elizen arteko biblia   Has 15,3

Nekazariek, ordea, semea ikustean, esan zioten elkarri: "oinordekoa duk! hil dezagun, eta mahastiaren jabe izango gaituk". Elizen arteko biblia   Lk 20,14

Orain, beraz, ez zara esklabo, seme baizik eta, seme zarenez, bai eta oinordeko ere, Jainkoaren borondatez. Elizen arteko biblia   Ga 4,7

Quenu oinordeko bakarra zen, bere anaia Florentekin batera. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 82. orr.

Naziek bereganatutako Klimten bost obra jabeen oinordekoei itzuli beharko dizkie Austriak. Berria - Kultura   2006-01-17

Eta, hala, testamenturik ez izanagatik, haiek geratu ziren gero herentzia guztiaren oinordeko unibertsal. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 189. orr.

Ez dizut ezkutatuko beti nazka izan dizudala [...] horregatik, esan nahi dizut nire herentziaren oinordekoen zerrendatik kanpo zaudela hasiera-hasieratik. Aitor Arana   «Bost ahizpa» - 69. orr.

Legeak guraso genetikoak ezagutzeko aukera eskaintzen duen kasuetan ere, semeak edo alabak ez du izango haren oinordeko izateko aukerarik. Berria - Gaiak   2004-01-21

Erreinuaren oinordeko zirenak, berriz, kanpora, ilunpetara, botako ditu Jainkoak. Elizen arteko biblia   Mt 8,12

Familia buru gisa, eta bere oinordeko, Beydari izendatu zuen. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 20. orr.

Bera izan zen Raguelen ondasunen oinordeko. Elizen arteko biblia   Tb 14,13

Ondare paregabe baten oinordeko izateko. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 178. orr.

2 (izen baten eskuinean)

Etiopiako printze oinordekoak printzerri bat du, eta maitasunaren eta obedientziaren etsenplua ematen die sujetei. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 125. orr.

3 kargu edo kideko batean beste baten ondorengo dena.

Klovisen oinordeko Luis VII.ak agindu zuen lore horren marrazkia bere ezkutuan egin zezaten: "lis" lorea deitzen zaio. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 147. orr.

Izan nadila, otoi, zure profeta-espirituaren oinordeko. Elizen arteko biblia   2 Erg 2,9

Sobietar Batasuna Errusiako Petritar Inperioaren oinordeko politikoa zen. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 173. orr.

«Erabateko» sostengua eman zion atzo presidenteak bere «oinordeko politiko» Dominique De Villepini, Berlinen bati emandako erantzuna baliatuz. Berria - Ekonomia   2006-03-15

HZ «Batasunaren oinordekoa» omen delako erabaki zuen Espainiako Gobernuak HZren kontrako prozedurari ekitea. Berria - Euskal Herria   2004-05-18

Hiritar, urbano edo moderno hitzek "hobea" esan nahi dutela sinesten dutenak, ez dira besterik baizik-eta lehenagoko herri-koxkorretan jauntxoaren mehatxuek beldurtzen eta apaizaren esanak itsu-itsuan sinesten zituzten herritar otxan gixaixo haien ondorengo eta oinordeko zuzenak. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 177. orr.

Alderdi hura gerra aurreko POUM ezker muturreko alderdiaren oinordeko-edo zen, ideologia aldetik behintzat. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 58. orr.

Bergmanen oinordekotzat duten arren, ahanzturak itzali du Kieslowskiren oroitzapena. Berria - Kultura   2006-03-15

4 irud/hed

Nortasuna folklore hutsean geratu da New Yorken bizi diren euskaldunen oinordekoengan. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 29. orr.

-Zure espirituaren oinordeko izan nadila, haren bi zati neureganatuz. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 82. orr.

Herri-borrokak ere asmatu egin nahi zuen nola aurpegi eman, aurrekoaren oinordeko zuzena izan arren legitimotasun handiagoa lortzeko bidean zen erregimen berriari. Jokin Urain   «Errotarria» - 117. orr.

Guztiak ziren, bestalde, nola edo hala, kultura hippyaren oinordeko. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 87. orr.

Erronka epe luzera bota zuen Andresek, eta bere garaipenei jarraipena emateko bi oinordeko ditu orain: Angela Vilariño alaba, eta Gorka Apalantza. Berria - Kirola   2004-02-27

Jules Verneren oinordeko punkzaleak. Berria - Kultura   2004-09-30

Espainolek sinetsi gura dute, latinoak izanez grekoak direla: Erromaren oinordeko, Atenasen oinordekoak. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 230. orr.

1997an inauguratu zen Sestaon ACB lantegia, Bizkaiko Labe Garaien oinordekoa. Berria - Ekonomia   2004-07-09

Bagdadeko liburutegia izan zen Alexandriakoaren benetako oinordekoa. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 222. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Berreroste-eskubidea oinordeko-aldaketa bakoitzeko ordaindu behar zen. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 346. orr.

Horregatik lotzen du ETArekin fiskalak, eta Joxemi Zumalabe Fundazioa ASKren oinordeko lana egiteko sortu zela esaten du. Berria - Euskal Herria   2006-03-28

Justiniano enperadoreak [...] hiru oinordeko-mota ezarri zituen, ondorengoak, aurrekoak eta zehar-ahaideak, gizonezkoen eta emakumeen artean inolako bereizketarik egin gabe. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 189. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Aitasantutzak erreklamatzen zuen Erromatar Inperioaren eliz oinordeko zen aldetik. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 103. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus