Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

garden (Egungo testuen corpusean 6.266 agerraldi) izond 1 argia igarotzen eta atzean dauden gauzakiak garbi ikusten uzten duena.

Aire gardenean eskegita geratu zen. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 298. orr.

Airea ezin da aldi berean iluna eta gardena izan. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 342. orr.

Giro oskarbi gardenak, eguzkia pizten du indartsu. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 132. orr.

Begiak argiz zipriztindutako gau gardenean noragabeturik. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 517. orr.

Goi-mendietako ur gardenei beha. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 496. orr.

Ibai sakon, hotz, gardena. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 215. orr.

Azala oso du zuria, gardena, tindu gorrixkaz ukitua, emakume britainiar askoren antzera. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 125. orr.

Begi urdinak eta gardenak zituen eta ile beltza. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 129. orr.

Bularra biribila du blusa gardenaren azpian. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 238. orr.

Zetazko soineko zuri garden batez jantzia. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 58. orr.

Lihozko alkandora zeukan soinean, gardena ia.   - 446. orr.

Plastikozko orri gardenetan sartuta. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 233. orr.

Beira gardenaren aurrean. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 313. orr.

Kristal gardenetatik haren bisaia ozpina ikusten ahal zen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 49. orr.

Atsegin dut ur gardenetan biluzik bainatzea. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 253. orr.

Ageri-agerian utzi zuen azal gardeneko bular samur arrosa bat. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 129. orr.

2 irud/hed

Argazki garden samar bat nahikoa izango zen txostena osatzeko. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 50. orr.

Eguzkiaren izpiek edo egunaren gezi gardenek. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 171. orr.

Inoiz giza eztarriak sortu duen ahotsik gardenena zuen, nik uste. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 298. orr.

Hegazti nabarrek, baso apartatuetan hegan, bazterrak aire samurrean zehar euren txorrotxio gardenez betetzen dituztenean. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 107. orr.

Eta hegaztiek gauez, Helikonen baratze izoztuetatik, ahots goibelez auhen gardena jasotzen dutenean. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 263. orr.

Ahotsa gardena zuen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 314. orr.

Txilin-hots garden batek bere etorreraren berri eman zion emakumeari; urrats batzuen hotsak, berriz, berari. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 240. orr.

Zitararen kantu gardena. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 287. orr.

Bere ustez, kritikariak ilunak ziren, kriptikoak; artista onak, berriz, gardenak, ulerterrazak. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 122. orr.

Estiloa, zehatza bezain gardena. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 108. orr.

Haren gorputzaren epela sumatzeko bezain hurbil, gizaseme eta emakumeen arteko harreman ez beti gardenen alderdi zabalez xuxurlaka. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 168. orr.

Haren aurpegiaren obaloa polit-polita zen, eta biribila, arrautza errun berria bezala, eta halako zuritasun garden bat erakusten zuen. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 137. orr.

Uraren mehetasun garden hori dela-eta. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 2790. orr.

Nahiko polita zen, haurtxo hura, agerpen baten edertasun gardenekoa. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 205. orr.

Oroitzapen argia, kutuna, gardena. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 229. orr.

Gozamen gardenezko olatuek zeharkatu zuten bere gogoaren zola. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 67. orr.

Niri, ingeles barbaro honi, eman zait misterio garden hori agerian jartzea. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 78. orr.

Lan garbi gardena. Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 175. orr.

3 (erkaketetan)

Eguraldia oso hotza zen, airea bezain gardena. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 68. orr.

Kristala bezain gardena. Elizen arteko biblia   Ap 4,6

Gogoeta abstraktu eta ura bezain gardenekin. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 106. orr.

Neskak bi begi ura bezain garden zabaldu zituen, inoiz ikusi ez bezalako begiak. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 39. orr.

Jaspe harria bezain gardena. oinazpian zafirozko solairua bezalakoa zuen, zeru-sabaia bezain gardena. Elizen arteko biblia   Ir 24,10

Eta hiriko plaza urre hutsezkoa, beira gardena bezalakoa. Elizen arteko biblia   Ap 21,21

· 4 (predikatu gisa)

Zerua garden zegoen eta haize epela zebilen. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 203. orr.

Antartidan, uda partean ere, laino eta hodei alerik gabe, dena garbi eta garden dagoela ere, ez elurrik ez izotzik ez da urtuko. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 154. orr.

Airea garbi-garbi zegoen, alde guztietan garden. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 251. orr.

Belarritxo meheak ere garden ageri ziren, errainu epelek gorrixkaturik. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 137. orr.

Nola liteke bestela nire pentsamenduaren orriak duela hain ordu gutxi ezagutu nauenarentzat horren garden eta argiro zabaltzea? Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 101. orr.

Tira gazteak, mintza gaitezen garden eta gordin! Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 36. orr.

Zoofitoak eta moluskuak igerian eta ur-azalean daude, uhinen gardenean garden. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 66. orr.

Eta beraren atzean, zerua urdin, dirdaitsu, garden. Txillardegi   «Putzu» - 257. orr.

Oso garden gogora dezaket euskaraz bakarrik dakien haur hura. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 178. orr.

Garden-garden ikusten ziren mendirik urrutienen islak ere. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 125. orr.

5 (izen gisa) ik gardentasun.

Aireak duen garden zeharrargiarengatik. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 459. orr.

Dioniso pozik geratu zen, liluraturik, entzundakoak emazte zenaren ahotsa ekarri baitzion gogora, zazpi bider areagoturik, bai ederrean bai gardenean. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 116. orr.

Eta berdin mimetizatuko da zuhaitzaren adarrarekin, eta hosto berdeekin, eta ortziaren gardenarekin. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 23. orr.

Hura itsasoaren gardena! Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 50. orr.

6 ez-garden izond

Sentimenen pertzepziotik ihes egiten baitu gorputz ez-garden ororen barnekoak eta izatea galtzen du erabat. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 89. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus