Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

terminal 1 izond amaierakoa, amaierari dagokiona; muturrekoa.

Bestetik, ikur terminalekin ordezkatu ahal dira ikur horiek.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 16. orr.

Kontraesan hauek arkeologikoki deribatuak dira eta egoera terminal bat osatzen dute.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 174. orr.

Modu berean, desberdintze terminalak, gorputzean atzeman daitezkeen zelula mota hain desberdinak eragiten dituenak, kontserbaturiko zenbait gene multzo erabiltzen ditu, elkarrekiko sintonian, bere eragiketan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 111. orr.

2 medikuntzan, hilurrenekoa.

Gaitz terminalak jota daudenek eta hiesa, artitrisa, minbizia, esklerosi multiplea eta epilepsia duten gaixoek dute kalamua tratamendu gisa baliatzeko baimena.  Berria - Harian   2005-04-17

Ospitaleetan ez du zertan horrela izan, jakina, baina entzuna du gaixo terminalak goiko pisuetara eramaten dituztela.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 150. orr.

Batetik, euskara hizkuntza erdi klandestinoa zela, eta, bestetik, eta nolabait esatearren, gaixo terminala zela.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 18. orr.

Horrenbestez, hiesa gaitzaren aldi sintomatikoa eta infekziosoa da, gaitzaren aldi terminala.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 119. orr.

3 irud/hed

Beldur pixkat ematen duten hitzak dira barnean daramaten heriozko kirats terminala aditzen dakienarentzat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 105. orr.

• 4 iz aireportuetan bidaiari eta ekipajeentzako instalazioa.

Miraria iruditzen zait maletek nirekin batera jauzia egitea, Ariadnaren haririk gabe iristea aireportuetako terminal, arropa zaharren kanposantu eta uhal garraiatzaileetan zehar, heldu behar duten lekuraino.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 12. orr.

Paris ondoko Roissy-Charles de Gaulle aireportuko 2E terminalean.  Berria - Mundua   2004-05-25

Terminalera iritsirik, ordu bete itxaron behar izan du bere ekipaje txikia garraio-zintan ikusi arte.  Berria - Kultura   2006-02-12

Terminaletik hegazkinerako bidean ez genuen hitzik egin.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 218. orr.

Elkarri bostekoa eman eta terminalaren aldera abiatu ginen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 50. orr.

Aireportuko pistak 200 metro luzatuko dituzte, eta terminala moldatzeko lanak eginen dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-12-31

5 garraio lerro edo oliobideetan, karga-deskargetarako instalazioak.

Azpiegitura: Gas natural likidotua ekartzeko terminal berriak eta gasbide berriak egitea.  Berria - Mundua   2006-03-25

Shell enpresak Forcadosen duen esportaziorako terminalari su eman, eta bederatzi langile bahitu zituzten gerrillariek.  Berria - Mundua   2006-02-19

Salaketaren bidez, itsasoko terminalaren 2. atrakalekua konpondu bitartean itxita edukitzeko eskatu diote langileek enpresari.  Berria - Ekonomia   2006-01-25

Terminala: Perevoznaian egin asmo zuten petroliobidearen bukaera, baina aukera baztertu zuten otsailean.  Berria - Gaiak   2006-04-27

6 zerbaiten amaiera-puntua.

Irteerako beste terminal batzuek sorturiko seinaleek, berriz, hormona-ekoizpena, bihotz- eta arnasa-maiztasunak eta gorputzaren jardueren beste alderdi batzuk erregulatzen dituzte.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 228. orr.

Idazlea terminal nerbioso guztiak oso sentibera dituen izakia da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 213. orr.

7 informatikan, datuak igorri eta hartzeko gailua, ordenadore bati lotua, eskuarki monitor eta teklatu batez osatua.

Telefonoa fitxatuta bazegoen, orduan bai, segurtasun guztia galtzen zuen, jada ez zelako terminal ezezaguna izango, eta teknologia egokiarekin arrastoa jarrai zitekeelako.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 151. orr.

Gero etorri ziren terminalak, eta, hala ere, asko kostatzen zen eskola praktikoak ordenagailuekin egitea.  Berria - Euskal Herria   2006-02-24

Bai, badakit: astun samarra da terminal batera jo behar izatea amarauneko datuak jasotzeko eta hori guztia, baina nik nahiago dut horrela.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 64. orr.

Epailearen ustez, ardura bankuarena da, terminal horren erabileragatik kobratu egiten baitu.  Berria - Ekonomia   2004-12-01

8 frantziar hezkuntza sisteman azken maila.

Ziklo bakoitzaren bururatzean (CM2, 3garrena, Terminala) ikaslea bere ikasketak euskaraz zein frantsesez jarraitzeko gai izan dadin helburua duenarendako, Parekotasunezko sistema ez da balezkoa.  Herria   2005-09-29

Joan den urtean, Terminaleko ikasleek emaitza onak lortu zituzten urte buruko etsaminean.  Herria   2002-12-05

663 Euro bigarren teknikora doanarentzat eta 743 Euro terminal teknikoan sartzen den gaztearentzat.  Herria   2004-09-02

9 ez-terminal izond

Ikur "ez-terminalak" sartuz.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 16. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus