Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ointoki iz zalgurdi, tren eta kidekoetara igotzeko oina jartzeko tokia. ik pikabuztan2.

Berriro garai eta arranditsu agertu zen zaldiaren gainean, eta ointokien gainean zutik, oihu egin zuen, bizidunek inoiz entzun gabeko ahots ozen eta argiaz: [...]. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 134. orr.

Ez genukeen inoiz topatuko mutil gazte hari esker izan ez balitz, kamioiaren ointokira igo eta haretxek gidatu baikintuen bertaraino. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 196. orr.

Auto bat heldu zen, geratu, eta segituan, ointokian salto txikia eginez, zu agertu zinen, zure estilo arin eta malguan. Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig - 16. orr.

Konpartimentuek bi atexka zituzten alde banatan eta bagoiko pareta osoan zehar ointoki luze bat. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 46. orr.

Má?sak musu bat eman zidan eta gero burdinazko barrari heldu eta ointokira igo zen. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 69. orr.

Ointokitik salto egin zuen, eta zangoa luzatu zuenean zapata beltz eta galtzerdi zuriak ikusi zitzaizkion. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 68. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus