Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

trauskil (orobat truskil g.er.) 1 izond baldana, baldresa. (norbait)

Neskak atseginak ziren [...] mutil trauskil eta arrunt baldarrak ez bezalakoak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 37. orr.

Gizaki tolesgabe eta trauskilei ez zaie neketsu izaten seme-alaba anitz izatea. Besotik emakume trauskil bat dakar; "bost dolarrean" diotso Patxiri.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 66. orr.

Betaurreko biribileko mutil trauskil samar bat, galdutakoaren itxura zeukana guztiz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 82. orr.

Musika ere halakoxea, cowboy trauskil eta artaburuentzako bazka.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 18. orr.

Bitxia zen halako gizon on eta eskuzabala, halako itzal handiaren jabe izaki, gero etxean hain zakarra eta bortitza, hain gogorra eta trauskila izatea.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 78. orr.

Lotsati jarri zion bere buruari goitizena, eta baliteke trauskila izatea harremanak egiteko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 52. orr.

Sartu, trauskil hori... bazeneki zenbat gautan eragin didazun lo eza!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 267. orr.

Janzkeraz eta Jarreraz identifikatu uste nituen jatorri proletarioko trauskil airekoak eta burgeskume finagoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 19. orr.

Grafiteroak bandalo edo trauskiltzat jotzen gaituzte.  Berria - Kultura   2004-09-03

2 (zerbait)

Gizon zuriek, bien bitartean, hesi trauskil samarra eraiki dute zelai uhindu baten tontorrean. Atari barruko zahar usainak, barradun itxiturazko igogailu trauskilak eta maila higatu eta horituek egin zidaten harrera.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 156. orr.

Oppenheimerrek Tellerren doinu trauskil eta apur bat lakarra imitatu zuen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 93. orr.

Nik zuri, zuk niri, aurpegiak eta betarteak zikindu eta pintatu zizkioten elkarri, odolez, mota guztietako txantxa trauskilen artean. haren balentriak ez zirela astakeria trauskil batzuk baizik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 162. orr.

Tresna sinple batzuekin, teknika trauskil ezin mugatuago baten bidez.     «Kuskue tanden», 2004 - 117. orr.

Gogorra da, dorpea, askotan truskila, bizkaitarren euskara.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 104. orr.

3 (adizlagun gisa)

Ume lotsati batek bezain trauskil jokatzea.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 77. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus