Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oinuts 1 iz pl oin hutsak.

Jaitsi ezazu behakoa, oinuts handi zikinak agerian uzten dituen gona izugarri xaretua darama. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 183. orr.

Horra gizon oinutsetan zutitua bere oinuts zintzilikatuei begira; ez du beste ispilurik, ez beste sinesterik; oinazea noizbait oinetatik sortu zuela dirudi euskaldunak. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 236. orr.

2 oinutsean adlag oinutsik.

Denok errege dira nahiz eta asko ibili oinutsean. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 128. orr.

3 oinutsetan adlag oinutsik.

Horra gizon oinutsetan zutitua bere oinuts zintzilikatuei begira; ez du beste ispilurik, ez beste sinesterik; oinazea noizbait oinetatik sortu zuela dirudi euskaldunak. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 236. orr.

4 oinutsik (149 agerraldi, 65 liburu eta 12 artikulutan; orobat oin hutsik 10 agerraldi, 4 liburu eta artikulu 1ean, ointutsik g.er. eta untutsik g.er.) adlag oinetakorik edo kidekorik gabe.

Oinutsik hurbiltzen zaio, eroso, agurtzera: besoak zabalik, bera besarkatuz, masailean musu emanez. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 79. orr.

Islamdarren artean ere, bertako jabearen lurraldera oinutsik sartzen da arrotza, hartara indarrez deus bereganatzeko asmoan ez datorrela adieraziz. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 96. orr.

Gau osoan, oinutsik aritu zen lasterka hondartzan zehar. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 368. orr.

Atsegin du oinutsik ibiltzea, zoruko zura sentitzea oinen azpian. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 93. orr.

Itsasoan oinutsik dabilen dama misteriotsua. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 94. orr.

Neskatilatxoak oinutsik eta zangoetako azazkalak pintaturik dabiltza, zeure begien pozerako. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 34. orr.

Soinekoaren azpian oinutsik ageri zitzaizkion zangoak, mehe eta beltx. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 233. orr.

Ez azaldu oinutsik eskolara. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 11. orr.

Oinutsik zegoen, eta pijama horia jantzita. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 185. orr.

Damutuko zaiok Xegamari hi oinutsik erabilia garbantzu gordinen gainean! Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 207. orr.

Ohean etzanda imajinatu nuen, deskantsatzen, oinutsik. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 44. orr.

Botak ere jantzi zituen, oin hutsik ametsetan soilik ibiltzen baitzen bera; eta ez beti. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 181. orr.

David Oliamendiko maldan gora zihoan negarrez, burua estalirik eta oinutsik. Elizen arteko biblia   2 Sm 15,30

Berehala, neskatoa azaldu zen oin hutsik eta tunika arrosa jantzirik. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 261. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

oinutsik dabilen (3); oinutsik ibili (5); oinutsik ibiltzen (9); oinutsik sartu (3); oinutsik zebiltzan (3); oinutsik zegoen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus