Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tronbosi iz odol hodi batean edo bihotzean odol koagulo bat eratzea.

Gero emaztea hil zitzaion tronbosi batek jota, eta kioskoa itxi zuen.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 91. orr.

Basarri bera ere, nahiz tronbosiak jota egon, bertsoa txukun asko kantatzeko gai zela joan zen.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 54. orr.

Bi tronbosi izan ditu, bat hankan eta buruan bestea.  Berria - Euskal Herria   2006-01-18

Tronbosiaren aurkako sendagaia.  Berria - Ekonomia   2004-12-21

Antikoagulanteak hartu ezean, arazo larriak izan ditzake: tronbosia, flebitisa...  Berria - Euskal Herria   2004-01-17

Pertsona batek tronbosi koronarioa duenean, ordea, berehalaxe geratzen da oxigeno gabe arteriako oztopotik aurrerako ehuna.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 257. orr.

Zirkulazioa hobetzeko, hipertentsioa kontrolatzeko, tronbosiak saihesteko eta triglizerido kopurua murrizteko.  Berria - Gaiak   2006-03-28

Arrisku bako barize sinpleenetatik hasi eta zainetako tronbosi larri bat izan osteko flebitisaren ondorioetaraino.  Berria - Gaiak   2004-06-22

Buruko tronbosia.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 71. orr.

Horrek osasun arazoak sortu zizkien bizilagunei: gizonezko bati garuneko tronbosia eta emakumezko bati buruko mina.  Berria - Harian   2006-01-31

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus