Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

parlamentari (orobat parlamentario) 1 iz Parlamentuko kidea. ik legebiltzarkide.

Erregeak saldukeriaz akusatu zituen bost parlamentari -garrantzitsuenetakoak, parlamentuaren eskubideak sutsuen defenditzen zituztenak-, eta eskoltako bizkartzain batzuekin parlamentu barrura sartu zen. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 217. orr.

Leyla Zana parlamentari kurdua aske uzteko exijitu dio Europako Legebiltzarrak Turkiari. Berria - Mundua   2004-04-23

Parlamentari diren auzapezek, Jean Grenet eta Didier Borotra, Baiona eta Miarritzekoek, ez dute bozketan parte hartu. Berria - Harian   2005-11-01

Urtero legez, parlamentariak hitz gogorrak esan zituen Espainiako koroaren aurka. Berria - Euskal Herria   2004-04-18

UPNko parlamentariek kontra bozkatu zuten. Berria - Kultura   2004-04-02

Proiektua garapen iraunkorraren eta lurralde ereduaren «aurkakoa» dela esan zuen PSNko parlamentari Amanda Acedok. Berria - Harian   2005-09-14

Erkidegoko legebiltzar autonomikoko parlamentari mutuetariko bat. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 237. orr.

Sjurdur Skaale Feroe Uhartetako parlamentari izandakoa. Berria - Harian   2005-02-01

De Villepinek lekuko parlamentariekin bazkaldu zuen joan den ostiralean, Baionako suprefeturan. Berria - Euskal Herria   2004-12-01

Biktimen elkarteko ordezkariek eta Matti Iturraldek lore eskaintza egin ondotik, parlamentari ohiak hartu zuen hitza. Berria - Ekonomia   2004-03-04

Victor Garcia Hidalgo Eusko Legebiltzarreko parlamentari sozialista izango dela Guardia Zibilaren eta Espainiako Poliziaren buru. Berria - Euskal Herria   2004-04-21

Parlamentari hasiberria naiz, zaildu gabea. Berria - Euskal Herria   2004-04-13

EAJk zazpi parlamentari lortuko lituzke, PSE-EEk sei edo bost. Berria - Euskal Herria   2004-02-28

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik parlamentario.

Zubimendik urtarrilean bere parlamentari eskainuari uko egin zionean bere aforatu izaera galdu zuen. Berria - Euskal Herria   2004-04-17

Permachek parlamentari kargua hartu berria du Eusko Legebiltzarrean, Araitz Zubimendiren ordez. Berria - Euskal Herria   2004-02-01

Nire parlamentari mandatua ahal den eta iniziatiba gehienentzat erabiltzen dut, foro sozialetan adibidez. Berria - Euskal Herria   2004-06-01

UMPko parlamentari taldeko bileran parte hartu ondoren, Gobernuari Legebiltzarrean asteartez egin ohi zaizkion galderen saioan izan zen Villepin. Berria - Harian   2006-05-03

Goizaldean, bere gobernua sustatzen duen UMP alderdiko parlamentari taldearen bileran parte hartu aurretik, Europe 1 irratiaren galderei erantzun zien. Berria - Harian   2006-05-03

Diru laguntza finko bat emanen zaie Parlamentuaren aurrekontuaren kargura, berdina guztientzat, eta beste bat, aldakorra, talde bakoitzak duen parlamentari kopuruaren araberakoa. Berria - Harian   2005-06-08

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Legebiltzarkide taldeei dagokienez, beharrezkoa da gutxienez ere hiru foru parlamentari biltzea taldea eratzeko. Berria - Harian   2005-06-08

4 euro parlamentari ik europarlamentari.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus