Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

garizuma (orobat karizuma g.er.) 1 iz Eliz urtearen aldia, Pazko igande aurreko berrogeita sei egunak hartzen dituena.

Garizumako lehen astean. 5828

Garizumako lehen igandea. 5829

Garizumako barau eta bijiliak. baina Pazko-ondoan ere, onak dira garizumako jantziak. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 74. orr.

Abisiniarrek berrogeita hamar eguneko garizuma gogorra dute.   - 161. orr.

Gogotsu apurtzen zuen pikotxaz izotz biguna, garizumako azukre txarraren antzekoa. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 192. orr.

Non sequitur biribil-biribila, garia garizumarekin nahasten dute [alemanek]. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 161. orr.

Erregena pasa orduko, eta Inauteri eta Karnabalak zirela, garizuma santu hura prestatu behar zen. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 147. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Garizuma denboran ematen ziren errepikapenak deitu ikastaldi horietarik bat . Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 215. orr.

Sotana brioleta bat, Garizuma denboran janzten zena. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 59. orr.

Ez zen giro izango honen etxean hegoa eta idorra bazebilen garizuma garaian. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 82. orr.

Haize hotza, garizuma haizea! Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 84. orr.

3 irud

Zer garizuma luzea behar dudan jasan! Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 21. orr.

202 eguneko garizuma luzea neraman. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 254. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus