Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xahubide (orobat xahupide) iz zahutzeko bidea, gastua.

Alabaina, Sarako parrokian hamarrena deitu zerga ez zen beste mundukoa; ez zuten xahubide handirik eta fededunak, orokorki, arras jainkotiarrak ziren. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 41. orr.

Hazparne eta Maiorgako konduak eman behar dizkio Apezpikuari, diru sartze eta xahupideen xehetasunekin eta bi etxe horiek utzi behar dizkio. Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide» - 104. orr.

Finkatzen zituen beraz delako artzapezpikuaren janari eta xahupideentzat hamabi mila dukat urtekal edo hilabete hastapeneko mila dukat. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 177. orr.

Uste-gabeko xahubideak ere badituela, ondorioz ez dela zerga apaltzerik aise izaiten ahalko helduden urte hortan segurik, gerokoak gero ikusi behar. Herria   2004-07-01

Karbonoa, izan ere, elementu berezi-berezia da: berak bakarrik daki bere buruarekin katea luze finkotan lotzen energia-xahubide handirik gabe. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 298. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus