Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

parpailadun izond parpaila duena; parpailak dituena.

Gakorratzez jositako lepoko parpailadunak janztera. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 236. orr.

Amona ttikia zen, beltzez jantzia, baina bizkar tentekoa eta bixi eta ernea, lepo parpailadunarekin. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 135. orr.

Berak isilik begiratzen zion, lepotik hasi eta atorra parpailaduneraino. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 134. orr.

Semeak ikusmin haserrez begiratzen zuen nola zabukatzen ziren amaren buru ile-urdina eta kapela beltz parpailaduna. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 213. orr.

Lucy garailea, mehatxatzen zuen esklabotzatik aske orain, soineko zuri-gorri koadroduna, oinetako beltz bernizatuak eta galtzerdi zuri parpailadunak jantzita agertu da mahaira. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 203. orr.

Parpailadun sujetadoreak ez dio jadanik inoiz izan zitueneraino jaso bularrak. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 126. orr.

· Gelako sabaiaren erdi-erdian lanpa parpailadun magenta bat zegoen zintzilik. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 229. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus