Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xorrotx (orobat xorrotz g.er.) 1 izond adkor zorrotza.

Izaiaren antzeko osto xorrotx puntadunak ditu. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 491. orr.

Banbu luze batzuren puntan lama xorrotx bat ezarririk. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 77. orr.

Arku dotoreko bekainak zituen, aurpegi leun xorrotxa, mugimendu bizi baina zehatzak. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 153. orr.

2 irud/hed

Neska lerdena, izpiritu xorrotxa, begi argiak, bertzeen hitzari beti erne. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 15. orr.

Segi hola xure izpiritu argi eta xorrotxarekin. Herria   2004-07-29

Begi argi xorrotxak. Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 31. orr.

Begi bat biziki xorrotxa. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 15. orr.

Bere mixto xorrotxarekin xirika, badirudi ni tentaztea beste xederik ez duela ekarri. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 117. orr.

Lopez Ortiz gisa berean mintzo da hitz xorrotx hauekin: [...]. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 38. orr.

Erakaslek ez zuten aise onartzen, sobera galde xorrotxak ateratzen baitzituen eta, kanporatua izan ainztin, bera joan zen eta penatua gelditu nintzen. Herria   2003-07-24

100eko 100 euskaldun izaiteko ametsa jorratu duelarik Itxaro Bordak, bere luma xorrotxarekin, Euskadi saria irabazi dion azken liburuan, [...]. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 99. orr.

Politikari horiek apetitu xorrotxa dute eta jadanik badira boz horiek baizik ez baitituzte gogoan! Herria   2005-09-22

Itsasoaren marruma eta antxeten oihu xorrotxak ziren haien konpainia bakarra. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 216. orr.

Jakin-gose extu xorrotxa. Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 101. orr.

3 (adizlagun gisa)

Bi aintzinekoek izan dituzte beren pixtura aldiak, lehenik Belascainek, xorrotx eta bipil, gero aldiz Battitt Maytek, indartsuago. Herria   2001-01-18

Hau bezalako toki altuxketan, haizeak xorrotx jotzen du. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 41. orr.

Arraunek xorrotx egin zuten hots, uretan denak batera berriro sartzean. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 55. orr.

Begia beti erne eta beti berdin xorrotx. Herria   2003-07-10

Iñaki Arrosagaray joko horretan izigarriko pilotari trebea agertu zaigu, begia xorrotx eta zangoak zalu. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 47. orr.

Sekulan baino erneago, beharriak txut, begiak xorrotx, eraman zituzten bi iheslariak. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 60. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

begia xorrotx (3); izpiritua xorrotx (4); luma xorrotx (3)

begi xorrotxa (3); izpiritu xorrotxa (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus