Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xehatu, xeha, xehatzen (287 agerraldi, 68 liburu eta 64 artikulutan; orobat xehetu 56 agerraldi, 25 liburu eta 8 artikulutan eta txehetu g.er.) 1 du ad puska xehetan zatitu, desegin, birrindu. ik xehakatu; apurtu; porrokatu. (pertsonak)

Zanpa ta zanpa, presoa lurrera erori eta ez zuen inporta, sahetsetan, sabelean, bizkarrean, alde guzitean ostikoka xehatzen zuten, gizagaizoa.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 122. orr.

Giltzapean sartzeak, ordea, ebain-ebain egitea, xehatzea, oinazaraztea esan nahi du.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 51. orr.

Haserre gorrian ginen ehun bat jende, zahar, emazte, haur, aleman bonba batek xehatuak ikusi ginituelarik baserri baten samutsan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 112. orr.

Orain, beraz, zoaz, xeha itzazu amalektarrak eta suntsitu haien ondasun guztiak.  Elizen arteko biblia   1 Sm 15,3

Xehatuko ditu Jaunak bere etsaiak, hauen gainera bidaliko ditu zerutik trumoiak. urdanga hau xehatuko bagenu ere, ez legoke horretan krimenaren itzalik.  Elizen arteko biblia   1 Sm 2,10

Ostikoen ondotik, xehaturik, deabrua gostatzen zitzaion urratsari xuxen jarraitzea eta bere abantailetan zuen ez nahastea.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 134. orr.

2 (gauzak ez-abstraktuak)

Haiek egindako zekorra hartu, sutara bota eta errauts bihurtzeraino xehatu zuen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 190. orr.

Soroetako zokilak xehatzean, belar mota guztiak eta aleak eta hostoak ikusi behar lirateke.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 81. orr.

Uhainek xehatua eta barreatua zuten petrolaki gune guzia.  Herria   2001-02-15

Salbaikeria hasten da xehatzen dituztelarik eremaiten ahal ez dituzten gauzak, zizel-obrak, harri-lanak, pisuegiak direlakotz.  Herria   2003-04-17

Estankoan erositako tabako espainola, kontrabandoan lortutako holandarra piparakoa, eta berak xehatutako beste bat ustez sendagaiak ziren belar izpiak ere tartean zituena.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 55. orr.

Gizaseme guztiak ezpataz hil ondoren, hiria xehatu, harrapakinak hartu eta gorpuen gainetik igaro zen hirian zehar.  Elizen arteko biblia   1 M 5,51

Ederra zen lehen lekua baina Turkoek xehatua dute.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 67. orr.

Napoleon-en denboran, gerla izan baitzen gure eskualdean ere, zubia xehatu zuten bainan laster berriz eraiki.  Herria   2003-06-12

Hebron hiriaz eta inguruko herrixkez jabeturik, harresiak xehatu eta su eman zien haren inguruko dorreei.  Elizen arteko biblia   1 M 5,65

Gure lurrak, gure etxeak, gure artaldeak, gure ontasunak zituzten Espainolek xehatzen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 89. orr.

Trein bat burdin-bidetik zeiharka joan da Japonian, zerbait gisaz zalutasun handiegian zoalarik, eta etxe bati kontra xehatu da.  Herria   2005-04-28

Birrindu egingo dut Jainkoaren toki sakratu hau, aldarea xehatu, eta toki honetan bertan Dionisosi eraikiko diot jauretxe bikaina!  Elizen arteko biblia   2 M 14,33

Nire arrazoiei berriz ere entzungor egiten bazien, tripakada pozoitsuak barrenak xehatuko zizkion esperantza geldituko zitzaidan, bederen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 331. orr.

Gorputza xehatu eta arima suntsitzerainokoa izan liteke torturak torturatuari eragin diezaiokeen kaltea.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 163. orr.

Kamioiak ez dakit zenbat tona, gorputzak hirurogei kilo; beraz, kamioia osorik eta gorputza xehatua.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 83. orr.

3 (gauza abstraktuak)

Emaztekia ospakizunaren xehetasun guztiak xehatzen ari zen -non, noiz, nola, zenbat...-.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 323. orr.

Isilaldi luze baten ondoren, hitzak alerik ale xehatzen hasi da agurea, poliki-poliki, esanahia birrinduko balu bezala.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 59. orr.

Zaindariaren hitz idor haiek Joanesen ametsak mila pusketan xehatu zituzten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 13. orr.

Oihane erail dute, bere bizi grina xehatu dute, eta horretarako errepresio krudela erabili dute.  Berria - Euskal Herria   2004-07-16

Gari aleak bezala xehatzen zituen denboraren izpi guztiak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 119. orr.

Beste kartzela batera aldatzen zaituzten bakoitzean presoaren ikasbideari lotzen zatzaizkio ostera, errotarri paratu berria bazina bezala, kendutako denboraren aleak moldekaizki xehatzen.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 47. orr.

Irakurketa desberdinen arteko muga ez zen jatorrizko hizkuntzarena, nire gaztelaniazko irakurketetan programaren galbaheak xehatzen duena baino.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 181. orr.

4 (jatekoak)

Quenu txerri gibelak xehatzen ari zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 82. orr.

Artzain-pastela (shepherd's pie): xehaturiko haragiaz eta patata-pureaz maneaturiko jakia. Gauza ederra zen ikusteko nola pasatzen ziren xehatzeko makinatik haragi puskak, bitan, hirutan, eta nola sartzen zituen haragi masan osagai guztiak, eta nola betetzen zituen hesteak inbutu batez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 103. orr.

Biperra ongi xehatu eta emeki erretzen utzi.  Herria   2004-08-12

Barazkiak garbitu, ebaki edo xehatuta (tipula, baratxuria, azenarioa) edo saltsa bihurtuta (tomatea).  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 63. orr.

Thermomixa jeneralizatuko da, pixkanaka: osagaiak birrindu, xehatu, irabiatu, nahasi, jo edota emultsionatzeko aukeraz gainera, jakiak berotu edo egosi ahal izango dira bertan.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 50. orr.

Bi urtez harriak xehatu zituen kanpoak: ogi, arto, baratze, mahasti, denak fundituak izan ziren.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 21. orr.

Autotik irten eta gauzak miatzen hasi ziren, neska muselinazko zamaua ukitzen, mutila zukugailua konektatu eta XEHATU botoia sakatzen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 16. orr.

5 (da aditz gisa)

Neu naiz gertatzen ari dena edo naizena, neure buruaren betekadaz lehertzen naiz, neure arnasak itolarritzen nau eta mila izpitan xehatzen naiz, listen naiz.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 132. orr.

6 (era burutua izenondo gisa)

Izotz xehatua eta botila pare bat White Rock.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 416. orr.

Fabrikek nahi ez zuten, baina etxeetarako nahikoa ona zen, ikatz-kondar xehatua.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 219. orr.

Ahate bat haragi xehatu eta garraztuez betea.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 82. orr.

Okelak eta haragi xehatuak ere baziren, ontzi zabal batzuen hondoan, gantz gatzatuzko puskez inguratuak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 63. orr.

Gero tea hartuko zuten, eta bina sandwich-triangelu jango zituzten, bezpera gauean geratutako oilasko-hondar xehatuz eginak. bakailao xehatua, edo San Martin de Unxeko ardoa, edo Zubiriko hestebeteak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 236. orr.

Hiru sukaldari izerditsu arrautzak, urdaiazpikoa, hanburgesak, patatak eta latako behiki xehatua frijitzen ari ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 72. orr.

Karibu jaki xehatuz betea zen opila.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 119. orr.

Zerbitzariak plantxan eginiko xerra handi bat eraman zuen, perretxikoz, azenario xehatuz, ilarrez eta patata-purez osatutako guarnizio batez hornitua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 392. orr.

Baratzekari xehatuz, garagarrez edo oloz egin nahasketa bat margarina puxka bat astean hiru lau aldiz.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 51. orr.

Gure onkailu bakarra "compost" deitzen da: ongarri usteldua eta xehatua da, bizpahiru hilabetez usteltzera utzi ondoan.  Herria   2001-09-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eraso eta xehatu (3)

haragi xehatuaren (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus