Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xorroxtu, xorrox(tu), xorroxten 1 du ad adkor zorroztu.

Berez, eguteran eguzkiak gozo-gozo laztantzen zaitu, baina tarteka haize bixi gordintxoa nabaritzen duzu soina tentetuz eta aurpegia xorroxtuz. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 40. orr.

Izanen dituzte kontrario pollitak aste ondar huntan berean irabazleek, hor baitaude ere, hortzak xorroxturik. Herria   2001-01-11

Begia xorroxturik, arkatz bat eskuan, barrabilak hurbiletik kontrolatu zituen, zorririk ez zen dantzan ari ikusteko. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 155. orr.

Artikuluak irakurtzean, ohartzen gira segur lumak legundu eta xorroxtu zirela astez aste. Herria   2004-11-04

Jabeak (Tolosako Maristak) etxaldea salgai ezarri du, Herriko Etxearen apetitua xorroxtuz, hunek den mendren arazorik gabe bizitzaileak kanpora lezazkela. Herria   2005-06-02

2 (era burutua izenondo gisa)

Isiltasun nerabea, bi begi beltz, bekainak xorroxtuak. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 25. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus