Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

okerbide 1 iz okerreko bidea.

Zeure bizitza osoan egin zuzen dena eta ez hartu okerbidea. Elizen arteko biblia   Tb 4,5

Ez zaitzala okerbidera eraman patriarkez kontatzen denak, hots, Jainkoa haiei mintzo eta agertzen zitzaiela. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 161. orr.

Ivan Ogareff okerbidean abiatu eta berehala ohartu zen nolako onura atera zezakeen emakume harengandik. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 268. orr.

Bakealdia etorri orduko, ordea, okerbidera itzuli ziren. Elizen arteko biblia   Ne 9,28

Heziketa onartzen duena bizirako bidetik doa, zentzarazpena baztertzen duena okerbidetik. Elizen arteko biblia   EsZ 10,17

Norbera bizi den mendeko ideia guztiak aspaldiko mendeetara aldatzea, okerbideetan emankorrena da. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 281. orr.

Berehala datozkit zenbait fitxatako aipuak, argibidea -edo agian okerbidea- eskaintzera. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 230. orr.

2 irud/hed

Glukosaren oxidazioaren okerbide bat baino ez da diabetesa; "beraz", antozianinekin glukosaren oxidazioa ostera bere galga zuzenera ekartzeko saioa egin zitekeen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 157. orr.

Zuzenbidean sinesten duen ongile gaitz bat behar da, edo okerbidean sinesten duen gaizkile on bat. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 146. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus