Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

okerka 1 adlag oker, zeharka. ik makurka 2.

"Zer esaten ari zara! hilda dago!" txoriaren burutxoa okerka zegoen lepoan; bere begia marra ximur bat zen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 197. orr.

Hinde Shevachen begi horixkek okerka neurtu zuten errabinoa. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 153. orr.

Lepoa okerka luzatu eta, sukaldean bainatzen ari zen haur txikiari zozo begira zegoen. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 63. orr.

Atzeko jesarlekuan okerka jarri zelarik, ispiluan txoferraren begiak ikusi zituen. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 92. orr.

Bidea goiti behiti okerka, eta urrunean hil... Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 251. orr.

Okerka zetozen umeki zailak bakarrik nituen nik gogoko [...], eta bereziki, gizaki berriaren hil edo biziko borroka nire esku geratzen ziren uneak nituen maiteen. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 99. orr.

2 alderantziz.

"Susmorik ez" letra desberdinez idatzi zuen lehengoaren azpian; okerka idatzi zuen hirugarren aldiz; laugarrengoan, berriz, eskuinarekin idatzi nahi izan zuen, baina idazten hasi den haur baten baldarkeriaz egin zituen zirriborroak. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 60. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus