Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zakuto 1 iz zaku edo zorro txikia, eskuarki bidaietan erabiltzen dena.

Belaun gainean pausatu zuen bide osoan bizkarretik dingilizka eroandako zakutoa.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 85. orr.

Ez zakutorik biderako, ez soinekorik aldatzeko, ez oinetakorik, ez eta makilarik ere.  Elizen arteko biblia   Mt 10,10

Anaiak munduan zehar dabiltzanean, ez bezate biderako ezer eraman: ez poltsarik, ez zakutorik, ez ogirik, ez dirurik, ez makilarik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 142. orr.

Gerritik zintzilik zeraman larruzko zakutora joan zitzaizkidan begiak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 355. orr.

Orain, bada, poltsa duenak har dezala eta berdin zakutoa duenak; eta ezpatarik ez duenak sal dezala soingainekoa, hura erosteko.  Elizen arteko biblia   Lk 22,36

Sorbaldan zakutoa zeramaten pertsonak ere pasatzen ziren, bizitza osoan goizean goiz nonbaitera doazen pertsona misteriotsu horiek.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 204. orr.

Zakutoaren estalkia lotu gabe zeukala.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 355. orr.

Aldean neroan atorra erantzi nuen, zakuto modura huraxe erabiltzeko.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 274. orr.

Zaldizkoak bidearen luzeran etzanda jarri eta zakutoetatik ateratako janariak banatzeari ekin zioten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 229. orr.

Mando gaineko zakutoetan, hiru soldaduen mantekin batera, inguruko baserrietan bildutako jakiak zeramatzaten.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 11. orr.

Denda zegoen kalean eseri eta liburu bat atera zuen zakutotik.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 20. orr.

Zakutoaren barruan zeraman jaka. Botilatxoa erosketen zakutoan sarturik, [...].  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 72. orr.

Zakutoa zabaldu zuen, eta edateko ontzi modura erabiltzen zuen zahagia atera.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 363. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Honetan, itzuli zen kanpotik San Frantzisko, berak eta beraren lagunak eskean bildutako ogi zakutoarekin eta ardo bete ontzirekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 992. orr.

Entzun zion Frantzisko dohatsuak, eta berehala harengana bidera atera eta limosna-zakutoa zekarren sorbaldan muin eman zion poz handiz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 607. orr.

Hogeita hamar, hamar bilkari Brasilgo tabako, eta esmeralda-zakuto batzuk eskaini zizkioten.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 147. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus