Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

garrasi (Egungo testuen corpusean 7.361 agerraldi; orobat garraisi Egungo testuen corpusean 59 agerraldi; karraxi g.er. eta karrasi Egungo testuen corpusean 31 agerraldi) 1 iz oihu zorrotz eta zolia.

Beldurgarriena... gauzarik beldurgarriena... irudi beltz txanodunak... hotza... garrasiak... Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 148. orr.

Eta gero, oso urruti, garrasiak entzun zituen, garrasi ikaragarriak, izututa, erreguka ari zen norbaitenak. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 72. orr.

Kutxilloa sartu dioten norbaiten garrasia iruditu zitzaidan niri. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 314. orr.

Haurraren negar garrasiek belarrietako mintza zulatzen zioten. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 122. orr.

Jendetzaren parte handi bat lorategitik irtena zen, plaza aldera, oihuz, garrasiz eta kantuz betetzen zutela. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 140. orr.

Bat-batean, garrasi batek bihotza astindu zion. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 206. orr.

Edward Munchen bi maisulan, Garrasia eta Madonna, ebatsi zituzten egunean. 25410

Gudu-garrasiak izango dira eta ekaitz-egunean bezalako zalaparta. Elizen arteko biblia   Am 1,14

2 (izenondoekin)

Erabateko isiltasuna egin zen, garrasi izutu txiki batek bakarrik hautsi zuena. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 219. orr.

Garrasi zoli eta ikaratua... Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 158. orr.

Garrasi lazgarri entzunarazten dituzte bozgorailuetatik. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 153. orr.

Harriaren isiltasunak garrasi izigarriak irentsiak dauzka, eta arteak estali du gizakiaren bortizkeria. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 81. orr.

Malfoyk garrasi beldurgarri bat bota eta lasterka ihes egin zuen handik. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 231. orr.

Urrutitik entzuten zituzten haren garrasi mingarriak. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 145. orr.

Garrasi urragarriz erantzuten zien haren dei guztiei. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 290. orr.

Garrasi beti-berdin gogaikarri bat besterik ez zen ateratzen kotxezainaren ezpain estutuetatik. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 93. orr.

Garrasi ikaragarri bat bota zuen, eta leizeko harriek dardara egin zuten. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 55. orr.

Lur-arras hegan, jirabiraka, garrasi erlastuak botaz.   - 169. orr.

Sirenaren garrasi gautiarrak. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 22. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Garrasi-eskala osoa izan zen entzungai haren ostean. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 235. orr.

Gülbaharren garrasi-hotsak ibarretaraino jaisten ziren . Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 134. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gabiren negar-garrasiekin nahastua.   - 63. orr.

Bere onetik aterata dagoenaren eztarri-garrasi luzea egiten zuen bere senarraren eta seme-alaben kontra. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 261. orr.

Izu-garrasitik ihes egin dezana zuloan jausiko da. Elizen arteko biblia   Is 24,18

Emakume-garrasi zorrotz bat aditu zen. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 78. orr.

Beste gela batetik hiru emakume-garrasi lazgarri entzun ziren. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 460. orr.

Borrokaldikoan, gudu-garrasiak izango dira eta ekaitz-egunean bezalako zalaparta. Elizen arteko biblia   Am 1,14

Protesta-oihuak eta asaldura-garrasiak. Jon Alonso   «Euskal karma» - 37. orr.

Eta segituan fusil deskargak eta herio-garrasi izugarriak. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 463. orr.

New Yorkeko World egunkariak Minik inuitaren eskaera-garrasiaren oihartzuna jaso zuen bere magazinean: "Emadazue nire aitaren gorputza!". Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 182. orr.

5 garrasiz adlag garrasika.

Hi haiz, zabor zahar hori -dio garrasiz-, ez haiz hil, beraz? Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 121. orr.

Kontrarioaz gupida ez daitezen, oihuz eta garrasiz haserrearazten dituzte. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 98. orr.

Orduantxe hasi zen korsikarra garrasiz. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 266. orr.

· Ikastetxearen aurrean, guraso andana bildu zen eta negarrez eta oihu-garrasiz ageri ziren, bertaratutako telebista kateek zabaldutako irudietan. Berria - Mundua   2004-07-17

6 garrasi batean adlag

Garrasi batean ari zen norbait hizketan, axola gutxi ziola nork entzun ziezaiokeen. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 110. orr.

Batzuetan garrasi batean abesten, beste batzuetan isil-isilik. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 104. orr.

Goazen bizkor! –esan zien Mikel Strogoffek garrasi batean. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 162. orr.

Berorren Gorentasunak oraindik ez daki zer erosten duen honek? –esan zion garrasi batean gobernadoreari. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 252. orr.

–Aska ditzatela zaldiak tarantas horretatik –agindu zion garrasi batean, mehatxuzko keinua egiten ziola. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 182. orr.

7 garrasi bizian adlag

Harrapazka kendu zion Hennek arraina eskuetatik, garrasi bizian: "Zergatik usaintzen dun? Duinegia haiz arrain usteldua jateko, ala?". Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 35. orr.

Sion hiri ederra ari da oihuka, garrasi bizian eta eskuak luzatuz: [...]. Elizen arteko biblia   Jr 4,31

Orduantxe garrasi bizian hasi zen bakeroetako tipoarekin zegoen neska. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 86. orr.

· Adarrik adar alde egin baitzuen ihesi, garrasi bizitan. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 69. orr.

8 garrasi egin1

Etsipenez egin zion garrasi Jainkoari, arma bat eman ziezaion. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 191. orr.

Garrasi egiten baduzu, akabatuko zaitut. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 20. orr.

Garraisi egin nuen eztarria urratu arte, eta leher eginda erori nintzen. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 95. orr.

Deiadar egingo dute zuregatik, garratz egingo garrasi. Elizen arteko biblia   Ez 27,30

Garrasi egiten entzun zuten, aterkia eskaka. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 146. orr.

–Garrasirik egin al duzu aspaldian? Jasone Osoro   «Korapiloak» - 101. orr.

Nork egin du garrasi? Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 72. orr.

–Inork ez du garrasirik egin -esan zion Ronek, are urduriago. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 72. orr.

-Ez ezan garrasi egin! Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 88. orr.

Ez zegok zertan garrasi egin! Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 127. orr.

-Ez nion inori esan! -garrasi egin zuen Hermionek. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 279. orr.

–Eta etekina, Abrahamen jainkoa! -garrasi egin zuen judu txikiak. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 67. orr.

-Bai, auto-istripuan hil ziren, gezurti nazkagarri hori, eta zeure ahaide saiatu eta ondraduentzat zama izateko utzi zintuzten! -garrasi egin zuen izeba Margek, amorruz puztuta. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 29. orr.

-Nire tximinoa jo duzu! -egin zuen garrasi doktoreak sutan. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 65. orr.

-Zoaz infernura! -entzun nion garrasi egiten. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 94. orr.

Zer da hori? -egin zuen bat-batean garrasi Hirsch andreak, zur eta lur seinalatuz portzelana puska pila bat lurrean, tximiniako koskaren azpian. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 124. orr.

Egin garrasi, Bat-Galim hiria! Elizen arteko biblia   Is 10,30

Egin garrasi eta ulu, gizaseme, nire herria zigortzeko baita ezpata. Elizen arteko biblia   Ez 21,17

· (egin ezabaturik) –Stop! –nik garrasi–, stop! 25411

Herbertek, orduan, garrasi niri: [...]. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 56. orr.

9 garrasi egin2 (determinatzaileekin)

Ikaratzen denean izugarrizko garrasia egiten dik, Martin. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 314. orr.

Hegaztitzarrak garrasi lazgarriak eginez inguratu zitzaizkigun. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 201. orr.

Altzairu-itxurako atzaparren bristada bat izan zen, eta Malfoyk garrasi zolia egin zuen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 99. orr.

Emakumeak, Samuel ikusi zuelarik, garrasi handia egin eta esan zion Sauli: [...]. Elizen arteko biblia   1 Sm 28,12

Bat-batean garrasi txiki bat egin zuen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 186. orr.

Zeruko trumoiak aditzea ere galaraziko lukeen garrasia egin zuten. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 112. orr.

Errusiako luze-zabal osoan gurdizainek zaldiei egin ohi dizkieten garrasi bihotz-emaileak. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 68. orr.

Garrasia, esan nien, neuk egin nuen, ametsetan ari nintzela. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 92. orr.

10 garrasi eginarazi

Baina Gringok zango-aztaletik heldu eta garrasi eginaraziz bota zuen lurrera. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 35. orr.

· Minak garrasi sarkorra eginarazi zion. Jon Alonso   «Euskal karma» - 25. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat batean garrasi (3); batean garrasi (5); batek garrasi (6); bere garrasi (3); dembak garrasi (4); du garrasi (6); dute garrasi (4); edo garrasi (3); egin garrasi (11); egin nion garrasi (4); egin zien garrasi (3); egin zion garrasi (7); egin zuen garrasi (49); egiten dute garrasi (3); egiten zuen garrasi (6); egizue garrasi (3); emakume garrasi (3); ere garrasi (5); eta garrasi (48); eta garrasi batean (3); eta garrasi egin (16); eta garrasi egiten (3); eta gero garrasi (3)

garrasi bat (36); garrasi bat egin (7); garrasi bat entzun (7); garrasi batean (24); garrasi batean ari (3); garrasi batek (9); garrasi baten (4); garrasi batez (6); garrasi batzuk (6); garrasi batzuk entzun (3); garrasi beldurgarri (3); garrasi betean (4); garrasi bizian (11); garrasi edo (3); garrasi egin (217); garrasi egin du (12); garrasi egin dut (3); garrasi egin eta (8); garrasi egin nahi (4); garrasi egin nuen (5); garrasi egin zidan (3); garrasi egin zion (14); garrasi egin zuen (121); garrasi egin zuenean (3); garrasi egin zuten (10); garrasi eginez (7); garrasi egingo (8); garrasi egitea (4); garrasi egiteko (9); garrasi egiteko gogoa (3); garrasi egiten (55); garrasi egiten du (6); garrasi egiten entzun (3); garrasi egiten zuen (17); garrasi egiten zuten (4); garrasi eta (19); garrasi haiek (3); garrasi handi (7); garrasi handi bat (4); garrasi handia (3); garrasi hau (3); garrasi hura (4); garrasi ikaragarri (3); garrasi ikaragarri bat (3); garrasi ito (3); garrasi izugarriak (3); garrasi latzak (3); garrasi lazgarri (3); garrasi lazgarriak (3); garrasi luze (4); garrasi ozen (5); garrasi ruche (3); garrasi ruche jaunak (3); garrasi txiki (6); garrasi txiki bat (6); garrasi weinerrek (4); garrasi zorrotz (3)

gero garrasi (5); haren garrasi (3); hark garrasi (3); jendeak garrasi (3); nadiak garrasi (3); nion garrasi (6); nuen garrasi (3); oihu eta garrasi (3); oinazezko garrasi (3); zen garrasi (3); zien garrasi (3); zion garrasi (13); zion garrasi batean (3); zuen dembak garrasi (3); zuen garrasi (59); zuen garrasi weinerrek (3); zuten garrasi (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus