Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

okerragotu, okerrago(tu), okerragotzen da/du ad areago okertu.

Lehendik egoera kaxkarrean bizi ziren sahararren bizi baldintzak okerragotu ez zitezen. Berria - Mundua   2006-02-14

Sabela handituta zuen, eta sabeleko handitu hori gernu-debeku batez okerragotu zen. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 206. orr.

Gainera, tipoa, gauzak okerragotzeko, berrogei urte gazteagoa zen emakume batekin ezkondua zegoen. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 89. orr.

Ikasgairik txarrena zen harentzat, eta Snape maisuari zion ikarak askoz gehiago okerragotzen zizkion gauzak. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 105. orr.

Bat-bateko mugimenduak saihestu behar ditugu, horiek egoera okerragotu dezaketelako. Berria - Mundua   2006-01-18

Erreserba Federalak, tamalez, ez zuen jakin krisiari irtenbidea aurkitzen; aitzitik, okerragotu egin zuen egoera. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 66. orr.

Nolako lantzoia Floren, gure uste okerrak okerragotzeko! Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 52. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egoera okerragotu (9)

egoera okerragotzen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus