Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

malmutz izond maltzurra, amarrutsua.

Alkate malmutzaren jokutria bat. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 187. orr.

Ezagutu zuen, bada, gladiadore barbarorik eta bidegurutzeetako hitzontzirik, [...] otsein lizunik eta neskato malmutzik, fruta-saltzailerik eta ostatu-nagusirik, poeta tamalgarririk eta neskame malmutzik, apaizandre badaezpadakorik eta soldadu alderrairik. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 65. orr.

Irribarre malmutzez begiratzen zien Mentxuk tituluei, Espainiaz kanpoko mundua izugarri txarto zebilela ematen baitzuen. Josu Landa   «Odolbildua» - 146. orr.

Oliba-koloreko larrua eta begirada oker eta malmutza zuten. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 356. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus