Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

neoplatoniko [4 agerraldi, 2 liburutan] izond 1 neoplatonismoarena, neoplatonismoari dagokiona. ik neoplatoniar.

Anbrosio apezpikua buru zuen Zirkulo Neoplatonikoan parte-hartzea izan zen funtsezkoa aurkikuntza honetan. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 12. orr.

2 iz neoplatonismoaren aldeko pertsona.

Mario Victorinok grekotik itzulitako Neoplatonikoen liburuak irakurri zituen, Plotinoren Enneadak zehazki. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 12. orr.

Bere ibilbide profesionala ere aurkitzen dugu liburu honetan, Zizeronen Hortensio elkarrizketa irakurri zuenekoa, manikeismoaren gainbehera, neoplatonikoen eta Bibliaren irakurketa eta bere konbertsio moralaren jazoera. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 21. orr.

Mila urte geroago, kultura egipziako hau oraindik bizirik eta Zibilizazio Helenikoa hilzorian zegoenean, neoplatonikoetako azkenekoek beren maisu ospetsuaren sentimendua mirespen itsu-itsuaren gailur ia zentzugaberaino eraman zuten. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 20. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus