Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ikusezintasun (orobat ikustezintasun g.er.) iz ikusezina denaren nolakotasuna.

Uste nuen okerrena ikusi genuela Ikusezintasunaren liburu ikusezina-ren 200 ale eskatu genituenean. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 48. orr.

Hemen dagoen botoitxo hau ikusezintasunaren eragingailua da. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 60. orr.

Geratu egin zen entzutera, Ikusezintasunaren atalean ezkutatuta. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 168. orr.

Nire sorlekuaren ikusezintasunaren aurka borrokatzea abiapuntu ona izan zitekeela pentsatu nuen; motor ideologiko, intelektual, etiko baten gisakoa, idazteari ekiteko. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 29. orr.

Agintari batzuen ustez, idazleak ez gara existitu ere egiten eta horretaz Nafarroan badakigu; barkaezina irudituko litzaidake ikustezintasun hori gure literatura sisteman ere errepikatzea. Berria - Kultura   2004-04-02

Harryk kutxa zabaldu zuen berriro, eta gauzak alboetara baztertu zituen ikusezintasun-kaparen bila... Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 32. orr.

Bukatzeko, azken arrazoia enuntziatuaren ia-ikusezintasun honetarako: [...]. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 129. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus