Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

okertze 1 iz norabide zuzenetik, berezko edo ohiko norabidetik aldaratzea.

Badira topaketa batzuk, ikusi-ez ikusiz sumatzen ditugun gauza batzuk, atsekabe sekretu batzuk, zoriaren okertze batzuk, gure baitan gogoeta mundu mingarri bat eragiten dutenak. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 129. orr.

Pentsatu nuen okertu egin nintzela nire gazte urte haietan, eta okertze hori ezjakintasunetik etorri zela, bizitzaren lehen egia, xinpleena -"bizitza da handiena"- ondo ez konprenitzeagatik, eta horixe bera gertatu bide zitzaiola nire aitari gerra denboran. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 444. orr.

Baina ezustean harrapatu gaituen eguraldiaren okertze larriak beheiti joatera derrigortu gaitu. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 158. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hitzetatik unitate handiagoetara igarota, sintaxia jotzen dute bete-betean okertze prozesu hauek. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 174. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Mentxuk bihurrikeriazko masail okertzeren bat bilatu zuen bestearen aurpegian. Josu Landa   «Odolbildua» - 126. orr.

Mesprezuzko ezpain okertze bat eginez behatu die bekoz beko. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 36. orr.

Porturainokoa burutzen zuen lehenik, egun parte haren protokoloan lehen gerri-okertzea itsasoari baitzegokion. Josu Landa   «Odolbildua» - 27. orr.

Bideetako galeriano eta ildoen esklabo izan diren hauek, idien nahiz mandoen atzetik beti, zerua beste esperantzarik gabeko patuari eskuloturik, nola sumatuko zuten ba, beren askaziaren zorian halako bide-okertze bat? Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 9. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus