Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sar-atera (12 agerraldi, 7 liburu eta artikulu 1ean; orobat sarratera g.er.) 1 iz sartu-atera.

Paco sei urterekin etxetik fuineta (eskapo) egiten hasi zen, auzoko sukaldeetan sar-aterak egiten zituen, joaten zen Mosenen beraren etxera. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 218. orr.

Gero gazte ainitzentzat bezala elizako sarraterak bakandu ziren, urtean ehorzketa bat nunbait, Eguberriko meza noiztenka... Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 85. orr.

Henrikeren armagizonek ezpatak herdoiltzera ez utzi nahi eta sar-atera azkarretan neurtu zituzten etsaiaren indarrak. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 69. orr.

Iduri likek hiltzaileak ardura berezia hartu zuela bere sar-ateren lorratzik ez uzten. Inondik sar-aterarik ez zuen txara baten bazterrean ikusirik bere burua, biriketako arnasa faltaz itotako ahots eten ilaun batez hitz egin zuen Norak: [...]. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 224. orr.

Heriok gorputz batean sar-atera egiten duenean litekeena duk kolpatua bere onera ekartzea. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 137. orr.

2 (adizlagun gisa)

Merkatuko ateetariko batean ginen, sar-atera zebilen jendearendako traban. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 298. orr.

3 sar-ateraka adlag sartu-ateraka.

Gure gibeleko etxeak argiak piztuak ditu, hogei bat urteko ikasleak sar-ateraka ari dira gelditu gabe. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 149. orr.

4 sar-ateran (orobat sar-aterean) adlag sartu-ateran, sar-ateraka.

Bertzerik ezinean, lau hilabete horietan Josuren ganberan sar-aterean ikusitako aurpegi ugarietariko bati lotzera saiatu nintzen hitz bakarreko boza. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 33. orr.

Pare-paretik iragan behar izaten dute sar-ateran ibiltzen diren guztiek. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 195. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus