Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

garraztasun 1 iz garratza denaren nolakotasuna.

Arrazoi berberengatik pentsa dezakegu azidoen bitartez, zukuaren garraztasunagatik, berdin senda daitezkeela modu naturalean harriak dituzten gaixoak ere. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 3850. orr.

Ahotsaren garraztasuna printzipioen garraztasunetik dator eta leuntasuna ere haien leuntasunetik. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 263. orr.

Eta Jainkoa ez den guztiak bere baitan daramatzala oinarrizko garraztasuna, nahigabea eta oinazea. Hori baino hoberik ez dago egoeraren garraztasuna unetxo komiko batez eteteko. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 15. orr.

Harekiko harremanetan ez baita garraztasunik. Elizen arteko biblia   Jkd 8,16

Kideen arteko barne-eztabaida eta liskarren garraztasunagatik. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 34. orr.

"Hura hil ondoren", esan zuen, sekula ahaztuko ez dudan garraztasunaz, "bera [...] izango zen Ushertarren leinu zaharreko azkena". Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 39. orr.

Nirekin topo egiten zuenean izutu egiten zen batzuetan, edo garraztasunez begiratzen zidan beste batzuetan. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 131. orr.

Bada, ordea, jenderik besteren hutsegiteak zuzentzeko prest dagoenik, baina honekin hutsegite astunagoetan erortzen dira, herraz eta garraztasunez jokatzen dutelako. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 102. orr.

«Emakume judu arrunta», esan zuen bere artean garraztasunez. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 426. orr.

Begirakunea gogortu egin zitzaion eta, garraztasunez, erantzun zion: [...]. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 43. orr.

2 (izenondoekin)

Ez balitzaio bezala mintzatu arren, garraztasun handia antzematen zitzaion aurpegian. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 107. orr.

Sarritan, kaleko biraoak botatzen zituzten, baina ez zituzten axolagabeki esaten, gizonezkoek bezala, ezpada halako garraztasun berezi batekin beti, nolabaiteko erronka-doinu batekin. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 160. orr.

Zirimirian gaindi ontziraleku grisak eta urbazterreko eraikinak ikus zitzakeen, garraztasun pentsaezinezko zeruaren kontra. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 499. orr.

Baina ukatzen du, hala ere, euskal eliteak beren hizkuntzaz lotsatzen zirela, azken buruan garraztasun nabarmenez gaineratuz: [...]. Berria - Kultura   2004-04-08

· Ozenki mintzatu zen, garraztasun ez itxuratiz. 25414

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Garagardo botila hark garraztasun puntu bat bazuela. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 23. orr.

Gerezi beltzek ematen dioten aldibereko garraztasun eta gozotasun puntu hori estimatzen diote silesiarrek. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 108. orr.

Halako garraztasun zantzu bat, halako etsimen bat, luzarora baizik ezin ken dezakeguna. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 129. orr.

Garraztasun izpi bat ageri zuela bere ahots gozoan. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 272. orr.

-Gure kasuan -esan zuen Julenek, garraztasun apur batez-, gure kasuan gu sakabanatu ginen, Mirari. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 100. orr.

Halakoetan, esan ohi dugu halakoxea dela bizitza, baina kontsolatzeko ahalegin horrek ez dio garraztasun poxi bat ere kentzen irentsi beharreko ozpinari. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 94. orr.

Ezagutu berritan halako garraztasun- eta irmotasun-irudipena ematen zuen. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 58. orr.

Bere arimaren bi muturrak ziren, batetik, mingostasun-, lehortasun-, garraztasun-egoera bat, eta, bestetik, depresio- eta tristura-sentipen bat ziren. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 268. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta garraztasuna (3); garraztasunik gabe (3); halako garraztasun (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus